> Zertarako bota, etxiak eitteko? 2007an be herritar kopurua jeitsi ein da. > Jende gutxiago bizi gara Eibarren, ta halan be, etxiak ein ta ein.
Etxebizitza bakoitzean bizi den biztanle kopurua txikiagoa delako. Ikus http://tinyurl.com/2kcfyh 1991 urtetik aurrerako datuak baino ez dituzu lortuko, baina hauek dira: Eibar; Batez besteko familia-tamaina per udalerria eta periodo. 1991 3,2 1996 3 2001 2,3 Nik uste 1960-70 urteetan, bataz beste etxebizitza bakoitzeko biztanle tamaina 5-tik gora egongo zela. Izan ere, 1981an bataz bestea oraindik 3,8an zegoen EAE mailan. Honek esan nahi du 10.000 bizteleentzat 2.000 etxebizitza nahikoak zirela (10.000/5 = 2.000 etxe), Baina 2001eko datoarekin 10.000 biztalerentzat 4.347 etxe behar dira (10.000/2,3 = 4.347,83). Hau da biztanle berdinekin etxe kopuru bikoitza baino gehiago behar da. Joera horrekin, etxebizitza kopuru berdina behar izateko 4.600 biztanleraino gutxitu beharko litzateke 10.000 biztanleko populazio bat. Eta ez dut uste joera hau gelditu denik. Askoz gehiago ezin da bajatu, baina oraindik etxe bakoitzean bizi den jende kopuruaren bataz bestea beharaka doala uste dut. Eneko _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
