Duela egun batzuk:
>Olentzerok ekarri zizkion horiek Lili alabari. Erregeek gehiago ekarri diote, >California modeloko bizikleta arrosa bat, BH markakoa. Atzo pedalak dituen beste tramankulu interesgarri bat ezagutu zuen Lilik. Singer markako josteko makina mekaniko batean bere "amona" getariarrari lagundu zion josten, hankekin eraginez pedal zapalari. "Handia naizenean niretza amona!", dio Lilik orain. Ez hori bakarrik. Bere gelako lagun bati, Ekiari, josteko makina ekarri ei zion Olentzerok. Burtsa behera doa, baina josteko makinetan inbertitzeko sasoia ote? Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
