RFID-ak zer diren? Modu sinplean esateko, autopistako "telepeaje"ko katxarro hori da adibidez RFID bat. Katxarro zuri horren barruan txip bat dago, eta antena baten albotik pasatzean gure datuak ematen ditu.
RFID-ak oso merkeak dira eta erraz jarri daitezke edozein produktutan. Barra kode bat bezala, baina metro pare batetako distantziara ere irakurri daiteke. Etorkizunean Oierrek esan duen aplikazioa martxan jarri dezakete. Hau da, produktu guztiei RFID bat jarri eta Eroskiko orgatxotik gauzak atera gabe egingo dizkigute kontuak. Orain arte ondo. Kontua da RFID horien kasuan, askotan tresna bakoitzak daukala identifikazio bakar bat. Orduan hemen dator pelikula: Zapata parea erosten dut, RFID bat jarrita daukana takoi barruan, nik jakin ere ez. Txartelaz ordaintzen dut, eta badakite Garik erosi duela 83746237482 zenbakia duen RFIDa duen zapata parea. Zapatak jantzita denda batetara sartzen naiz. Denda horren sarreran RFID irakurgailu bat dago, eta horrela jakin dezakete ni denda horretan egon naizela, noiz sartu eta noiz atera naizen. Jakin dezakete ere zein dendatan ibili naizen, beti ere zapata horiek janzten baditut. Pentsa dezakezue zein mailatako kontrola izan dezaketen? Hau lotuta dator lehengoan Mitxelek komentatutako ETAkoen pistola horiekin, pistolek kamuflatuta RFID-ren bat ote duten edo horrelako susmoren bat. Ezin da jakin munduko zein tokitan dagoen RFIDa duen zerbait, baina toki jakin batzuen albotik pasatzean identifikatu daiteke. Anai handia Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
