2008/1/22, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>: > Enekok: > > <btw, hobe arropa artisauek neurrira egiten badizute. Hobeto geratuko zaizu, > eta lana eta enplegua hemen sortuko duzu eta ez Txinan :-) > > --Barkatu. Hau ez juat ziharo aitzen. Zer esangura dok, zihatz.
Txantxa da, emotikonoa zeukan atzean. Baina tira..., 1) adibidea ipini dut RFID-ak erropatan tailajea edo patroia txarto egina daudela antzemateko balio duela (RFIDak erakusten duen "trazabilitateak" arropa bat behin eta berriro probadoreetan sartzen dela baina inork erosten ez duela jakiteko balio du). 2) idazten nebilera gogora etorri zait neurrira egindako alkandora edo trajeetan (normalean) ez dela ematen arazo hori. 3) Aurreko komentario batekin (Eroskiko kajerak lanik gabe) edo 4) Garik inoiz aipatu eta emandako loturan agertzen den beste komentario batekin: "No puedes pedir/obligar a la gente que no compre congeladores para mantener vivo el negocio del vendedor de hielo." (http://meneame.net/story/los-carritos-compra-del-futuro#comment-31) lotu dut Txurroa egin nere buruan, eta zentzu askorik gabe, seguruenez neuk bakarrik ulertzen dudan komentarioa atera zait. Nekatuta, lo gutxi egin eta errematatzeko goizean goiz korrika egitera joan naiz L'Hospitaleraino. Orain, wifi konexio lapurtu bati esker, abioaren zain, zerrendako mezuak irakurri, KTBkoa ikusi eta txorakeriren bat idazten, denbora pasan :-) Eneko _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
