Beti optimista, atzoko prentsa agerpenekin Eibartarrak zerrenda harpidetza 
barrixen eskaerekin gaiƱezka ikusiko genduala gaur pentsatzen neban.

Baina ez, ez dago eskaerarik bapez. Bi mezu iritsi dira, ostera.

1. Irakasle batek aratusteetako erretratuak bidali ditu.

>Kaixo lagunak:
> 
>Aratostak badatozela eta denok animatzeko aurreko urtetan ateratako argazki 
>batzuk bidaltzen dizkizuEt.
>Ikastolako ikasle batzuk BOLANTAZ eta KOTILUNGORRIZ jantzita agertzen dira 
>bertan.
> 
>Animo denoi eta zorionak 10 urte ospatzeagatik
>Gorantziak
>Virginia Narbaiza , J.A.Mogel ikastolako irakaslea

hemen kargatu ditut: 
http://eibar.org/argazkiak/aratusteak
denei jarri detset "bolanta eta kotilungorri" baina ez dakitt batzuk diran 
bolantak, eta bestiak kotilungorrixak, berba ezezagunak dira neretako.

2. Eibarko etxeen 3D modeloak egiten dituen bat. Oso interesgarria.

>Subject: Google Earth / Eibar
>From: [EMAIL PROTECTED]
>Date: Tue, 22 Jan 2008 20:33:38 +0100
>
>Juan Larreategui ( [EMAIL PROTECTED] )-k zuk administratzen duzun 
>http://eibar.org webgunera hartueman hau bidaltzen dizu. Bidalitako mezua, 
>honako hau da: 

(...)

>http://perso.wanadoo.es/health/earth2.JPG 
>http://sketchup.google.com/3dwarehouse/search?uq=16915043642396077625
> http://sketchup.google.com/3dwarehouse/ Denon artean Eibar-ko 3D mapa egin 
> leike google earth-en --


Luistxo


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to