Liburu bat irakortzen nabil, "Joanak joan", Yon Etxaide Ithartena. 
Autore honek ba zekan ohitturia berba batzutan numerituak jartzeko, 
llamada moduan, liburu amaierako ohar esplikatibuetarako deitzen. 
Ohittura hau ondo dago berez, irakurketia arindu eta datu marjinalak 
ikasteko balixo dabelako; baiña Yon honek modu nahikua gogaikarrixan 
erabiltzen dau, larregi, askotan alperrik atzera eta aurrera 
erabillitta. Baiña tira, batzutan bai dira ganorazko oharrak eta 
adibidez, artzaiñen ardixak kontatzeko neurrixen gaiñian dabillela, 
gauza kurioso bat topau dot. Zuetako iñok ezer daki Balentin Kortaberria 
honi buruz?

“1980ko udako bakantzetan, ordea, artzain zuberotar batekin topo egin 
nuen Lakua (Lakora) deritzan mendi tontorrean, Erronkari eta Zuberoako 
mugan. Hobeto esan, bera eibartarra zen, baina aldi hartan 25 urte 
zeramatzan Zuberoan artzain, Udan Santa Graziko partean eta neguan 
Biarnoko Xütxen (Sus). Hiru etxola ditu bereak Santa Graziko mendietan: 
Ezkonditze (gorena) eta Larragorri eta Zardaia (beherago). 600 ardi ditu 
bereak eta aparte 500 gehiago zaintzen ditu besterenak. Artzain honi 
Balentin Kortaberria deritza eta berak esan zidanez –nire zalantza 
azaldu ondoren- “txotx” batek ehun ardi omen ditu Zuberoa guztian”.

-- 
---
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.eibar.org/blogak/orakulua


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to