Agian norbaiten interesakoa: 

URTARRILAK 26, MAKILAJE TAILERRA 

Urtarrilaren 31tik otsailaren 5a bitarte ospatuko diren Aratoste giroan 
sartzen joan eta larunbat arratsaldea era original batetan igarotzeko aukera 
eskeini asmoz makilaje tailerra antolatu du Arrate kultur Elkarteak datorren 
Urtarrilaren 26rako. 

Koko jantzia gertu baina hau makilajeaz  osatzeko argibide, proposamen edo 
aholkuak behar dituztenei , apain-apain edo itxura beldurgarria hartzeko 
aurpegia eraldatzeko sekretuak ( begia nola handitu, itzalen erabilera 
etab.) ikasi nahi dituztenei zuzendutako tailer praktikoa jasotzeko aukera 
izango dugu 17:00etatik aurrera Arrate Kultur Elkarteko lokaletan (tabernako 
1go solairuan),  ermuko Alain Dominguez K. aktore eta zuzendariaren eskutik. 

Parte hartzea doakoa izango da eta bertaratzen direnek begietako arkatz 
beltza eta ongi pasatzeko gogoa besterik ez dute ekarri beharko. 

Animatu! 

Arrate Kultur Elkartea

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to