1. Buruz jiharduat baina badok iragarki bat ETBn, beronen burua goratzen holako 
zeozer idatzi eta, aldi berian,  esaten dauana:
 
-- "Kalitatezko zilarrezko Q"
 
Holan idaztia tira, baina irakorri, ostera, nik "kua" irakurriko najeukek. 
 
2. Gaur atsaldian Euskaltzaindiak omenaldixa eskiniko jetsak Haritschelharri. 
Gonbite-txartelak zera jiñok: 
 
-- "Jean Haritschelharri Euskaltzainburu ohi gisa jendaurreko omenaldia eginen 
zaio, eskerrak bihurtuko zaizkiolarik euskal akademiaren egitekoetan hainbeste 
parte harturik, eta orokorkiago euskararen alde hain jarraituki jokaturik".
 
Nik esango najeukek eskerrak ez dirala "bihurtzen", eta "harturik" eta 
"jokaturik" formok belarriko miña egiten destela. 
 
Baina... hau guztiau esan ostian onartu be onartu biharko juat ETBn 
zuzentzailiak eta Euskaltzaindian protokolo-arduradunak nik baino askoz be 
gehixago dakixela.
 
Beti daok zer ikasi.
 
Amatiño 
 
 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to