El 24/01/2008, a las 12:03, Amatiño escribió:
1. Buruz jiharduat baina badok iragarki bat ETBn, beronen burua goratzen holako zeozer idatzi eta, aldi berian, esaten dauana: -- "Kalitatezko zilarrezko Q" Holan idaztia tira, baina irakorri, ostera, nik "kua" irakurriko najeukek.
Ni ados.
2. Gaur atsaldian Euskaltzaindiak omenaldixa eskiniko jetsak Haritschelharri. Gonbite-txartelak zera jiñok: -- "Jean Haritschelharri Euskaltzainburu ohi gisa jendaurreko omenaldia eginen zaio, eskerrak bihurtuko zaizkiolarik euskal akademiaren egitekoetan hainbeste parte harturik, eta orokorkiago euskararen alde hain jarraituki jokaturik". Nik esango najeukek eskerrak ez dirala "bihurtzen", eta "harturik" eta "jokaturik" formok belarriko miña egiten destela.
"Eskerrak bihurtu" nik uste frantsesezko "rendre merci" edo halako zerbaiten kalkoa dela, beharbada Iparraldean oso sartua. "harturik" eta "jokaturik" horiek ere Iparraldean guztiz normalak. Ekitaldi baten hasieran, "Milesker hona jinik" eta antzekoak aditu izan ditut behin baino gehiagotan.
Baina... hau guztiau esan ostian onartu be onartu biharko juat ETBn zuzentzailiak eta Euskaltzaindian protokolo-arduradunak nik baino askoz be gehixago dakixela. Beti daok zer ikasi. Amatiño <ATT345274.txt>
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
