At 23:27 2008/01/28, you wrote:
>Mexikon aurkitu dituzte Robert Capa argazkilariaren negatibo roiloak.
>Espainako gudakoak dira gehienak. Eta batzuk behintzat Euskadiko
>frentekoak.

Esklusiba txiki bat, Eneko... ia ia.

EITBk ez du ikusi euskal daturik notizian 
<http://www.eitb24.com/noticia/es/B24_84537/sociedad/SOBRE-GUERRA-CIVIL-ESPANOLA-Descubren-Mexico-3.000/>http://www.eitb24.com/noticia/es/B24_84537/sociedad/SOBRE-GUERRA-CIVIL-ESPANOLA-Descubren-Mexico-3.000/
Berriak ere ez. Baina Garak erreparatu die euskal datuei: 
<http://www.gara.net/paperezkoa/20080129/60044/eu/Robert-Caparen-3000-argazki-argitaragabeak-topatu-dituzte>http://www.gara.net/paperezkoa/20080129/60044/eu/Robert-Caparen-3000-argazki-argitaragabeak-topatu-dituzte

Ez dira bakarrik Caparenak. Baita Gerta Taro eta David "Chim" Seymourrenak


>14. roiloan irakurri daiteke: Eibar, Elorrio, Elgeta; 16.an Bermeo.
>4., 5. eta 6.an Amorebieta,

Euskaraz, Zornotza. Bertako Udalak nahi duena esango du ( 
www.amorebieta-etxano.net  ) baina euskaraz, Zornotza, eta bertako zahar 
batzuen ahoskeran, Zorrontza.

> 7. Bermeo berriz eta Arana.

Eta Pasionaria, eta Agirre Lehendakaria...


>Ez dakit argazki horiek errekuperatu eta eskuratzerik dagoen, baina
>Caparen artxibo zaharrean aipamen horiek daukan zatitxoa pegatu dut
>hemen:
>
>http://www.flickr.com/photos/eastigarraga/2226388539/
>
>eneko

Nik esango nuke maleta horretakoak David Seymourrenak direla. Zornotza, 
kanpainako meza... Gudarien kapilaua meza ematen ikurriƱaren azpian, hori 
Seymourrena da. Negatibo berriak hartu dituen instituzioaren (ICP) webean 
bertan aurki daiteke Seymourren euskal argazkien deskribapena: : (...) Basque 
soldiers enjoying moral support from monks at the Monastery of Amorabita (sic) 
and attending an outdoor mass before going into battle. 

Ez dut sarean aurkitu irudi ikoniko hori: inork badu eskaneatzeko moduan? 

Sustatun idatzi dut honetaz: http://sustatu.com/1201592348

Uste dut egokia eta ederra litzatekeela ICPk berriki Library of Congress 
amerikarrak 
<http://www.blogak.com/azpi/aebko-kongresuko-liburutegiko-argazki-artxiboa>egin 
duena errepikatuko balu: <http://www.flickr.com/commons>irudi sorta handi bat 
Flickr-era igo, denen artean etiketatu edo identifikatu ditzagun. Eibarko eta 
Elgetakoak etiketatu eta identifikatzeko sekulakoa litzateke: bai haientzat, 
eta baita zer esanik ez, euskaldunontzat. LIbrary of Congressen adibide horren 
ondoren, beste <http://www.flickr.com/people/[EMAIL PROTECTED]/>erakunde 
amerikar batzuek ere bide beretik jo dute, eta uste dut joera interesgarri bat 
dela argazkigintza eta historia maite dugunontzat. Euskal erakundeen 
mentalitatea hain dago urruti eredu hauetatik...

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to