Capari buruz, beste datu pare bat:
Haren argazki guztien jabetza Magnum agentziarena da.
Capari buruz biografia eder bat idatzi zuen Edorta Jimenezek euskaraz,
eta luze azaltzen zituen Euskal Herriko kontuak (fronteko meza horiek
eta abar).
Kontu horietaz interes eta jakintza handia duen beste bat, Juantxo
Egaña argazkilaria.
X.
El 29/01/2008, a las 8:48, Luistxo Fernandez escribió:
At 23:27 2008/01/28, you wrote:
>Mexikon aurkitu dituzte Robert Capa argazkilariaren negatibo roiloak.
>Espainako gudakoak dira gehienak. Eta batzuk behintzat Euskadiko
>frentekoak.
Esklusiba txiki bat, Eneko... ia ia.
EITBk ez du ikusi euskal daturik notizian
<http://www.eitb24.com/noticia/es/B24_84537/sociedad/SOBRE-GUERRA-
CIVIL-ESPANOLA-Descubren-Mexico-3.000/>http://www.eitb24.com/noticia/
es/B24_84537/sociedad/SOBRE-GUERRA-CIVIL-ESPANOLA-Descubren-Mexico
-3.000/
Berriak ere ez. Baina Garak erreparatu die euskal datuei:
<http://www.gara.net/paperezkoa/20080129/60044/eu/Robert-Caparen-3000-
argazki-argitaragabeak-topatu-dituzte>http://www.gara.net/paperezkoa/
20080129/60044/eu/Robert-Caparen-3000-argazki-argitaragabeak-topatu-
dituzte
Ez dira bakarrik Caparenak. Baita Gerta Taro eta David "Chim"
Seymourrenak
>14. roiloan irakurri daiteke: Eibar, Elorrio, Elgeta; 16.an Bermeo.
>4., 5. eta 6.an Amorebieta,
Euskaraz, Zornotza. Bertako Udalak nahi duena esango du (
www.amorebieta-etxano.net ) baina euskaraz, Zornotza, eta bertako
zahar batzuen ahoskeran, Zorrontza.
> 7. Bermeo berriz eta Arana.
Eta Pasionaria, eta Agirre Lehendakaria...
>Ez dakit argazki horiek errekuperatu eta eskuratzerik dagoen, baina
>Caparen artxibo zaharrean aipamen horiek daukan zatitxoa pegatu dut
>hemen:
>
>http://www.flickr.com/photos/eastigarraga/2226388539/
>
>eneko
Nik esango nuke maleta horretakoak David Seymourrenak direla.
Zornotza, kanpainako meza... Gudarien kapilaua meza ematen ikurriñaren
azpian, hori Seymourrena da. Negatibo berriak hartu dituen
instituzioaren (ICP) webean bertan aurki daiteke Seymourren euskal
argazkien deskribapena: : (...) Basque soldiers enjoying moral support
from monks at the Monastery of Amorabita (sic) and attending an
outdoor mass before going into battle.
Ez dut sarean aurkitu irudi ikoniko hori: inork badu eskaneatzeko
moduan?
Sustatun idatzi dut honetaz: http://sustatu.com/1201592348
Uste dut egokia eta ederra litzatekeela ICPk berriki Library of
Congress amerikarrak
<http://www.blogak.com/azpi/aebko-kongresuko-liburutegiko-argazki-
artxiboa>egin duena errepikatuko balu:
<http://www.flickr.com/commons>irudi sorta handi bat Flickr-era igo,
denen artean etiketatu edo identifikatu ditzagun. Eibarko eta
Elgetakoak etiketatu eta identifikatzeko sekulakoa litzateke: bai
haientzat, eta baita zer esanik ez, euskaldunontzat. LIbrary of
Congressen adibide horren ondoren, beste
<http://www.flickr.com/people/[EMAIL PROTECTED]/>erakunde amerikar batzuek
ere bide beretik jo dute, eta uste dut joera interesgarri bat dela
argazkigintza eta historia maite dugunontzat. Euskal erakundeen
mentalitatea hain dago urruti eredu hauetatik...
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.