Eibar.org-era mezu hau bidali dute.

>To: [EMAIL PROTECTED]
>Subject: EuskalIRC
>From: [EMAIL PROTECTED]
>
>Aitor Natividad ( [EMAIL PROTECTED] )-k zuk administratzen duzun 
>http://eibar.org webgunera hartueman hau bidaltzen dizu. Bidalitako mezua, 
>honako hau da: Euskal Herriko lehen IRC sarea sortu dela aditzera eman nahi 
>dizuet; EuskalIRC izenekoa hain zuzen ere. Sare hau sortu izanaren arrazoi 
>nagusia euskal erabiltzaleei, gainontzeko IRC sareez gain, alternatiba bat 
>eskeintzea da, bide batez benetan gustora eta libre sentitzeko aukera emanaz. 
>Honelako sare baten beharra sumatzen zen iada, orainarte ez baitzegoen 
>euskaldunok lasai bil gintezkeen gunerik gainontzeko erabiltzaileen irain eta 
>mezpretxurik jasan gabe. EuskalIRC gainontzeko sareetatik bereizten duena 
>administratzaile eta erabiltzaileen arteko hurbiltasuna da. Hemengo 
>administratzaileak ez dira erabiltzaileak baino garrantzitsuago sentitzen, 
>beste sare askotan gertatzen den bezala. Ditugun helburu ezberdinen artean 
>gailentzen dena erabiltzaileen laguntzarekin garatutako sarea sortzea da. 
>Honela gustora eta gure gisako jendeaz inguraturik senti gaitezkeen gunea 
>eskainiaz. EuskalIRCko erabiltzale eta roBOTak mantentzeko bi zerbatzari 
>ditugu gure eskuetan. Zerbitzu roBOT hauek erabiltzaileen Nick-en, kanalen, 
>zein beste hainbat daturen kudeaketaz arduratzen dira. Sarea euskaraz zein 
>gaztelaniaz prestaturik dago erabiltzaile guztiak erraz sartzeko. Aldi berean, 
>administratzaile eta operadore guztiek egiten dute bihizkuntzetan 
>erraztasunez, erabiltzaileei laguntza hobea eskaini ahal izateko. EuskalIRCra 
>konektatzeko nahikoa da www.euskalirc.com webean sartu eta laguntza sekzioan 
>begiratzea. Une hauetan webtxat-a garatzen ari gara erabiltzaileak beuren 
>web-etatik konekta ahal daitezen, webtxat-a ikusteko: 
>http://txat.euskalirc.com . Hala ere posible da IRC kliente bidez konektatzea 
>ere. Hau da hain zuzen ere erabiltzaile gehienek egin ohi dutena. Honetarako 
>nahikoa da IRC klientean /Server irc.euskalirc.com idaztea. Azkenik, gure 
>asmoen barruan legoke hemendik gutxira erabiltzaileei hainbat erraztasun 
>eskaintzea. Besteak beste estilo honetako helbide elektronikoak zein web 
>horrientzako dominioak: [EMAIL PROTECTED] eta 
>http://erabiltzailea.euskalirc.com . Guzti hau lortzeko zuen laguntza behar 
>dugu sarea handituaz berau hobetu eta egonkorragoa bilakatzeko. Sareko 
>administratzaileekin kontaktatu nahi izanez gero bidali E-mail bat honako 
>helbidera: [EMAIL PROTECTED] edo [EMAIL PROTECTED] , gure publizitate eta 
>harreman publikoetako arduraduna. Gure aldetik gustora argituko dizugu edozein 
>duda. Nahiago izanez gero, posible da gurekin zuzenean kontaktatzea EuskalIRCn 
>sartuta. Besterik gabe, EuskalIRCko taldea -- Arrateko Ama 

Parrafo bereiziekin hemen hobeto irakurtzeko moduan, akaso:
http://sustatu.com/1202038643

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to