Kaixo Serafin. Eskerrikasko hainbeste datuengaittik, ixa ba dakagu-ta. Jakizu dana artxibatzen nagola eta ba gabizela planiatzen gizon hunen txerkha laster juaitia. Ondo urtetzen bada, politta izan leike. O.
Subject: [eibar] Balentin Kortaberria To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]> Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed Harixari tiraka, Martzelino Iriondo Kortaberria-gana jo dot. Balentin, Martzelinoren aman anaia da. "Sartei"ko semia; bizi da, 86 urte inguru. Personaje kuriosua, fantasiosua, Endoixakua (edo Zarautz aldekua Martzelinok diñuanez) eban bere lehelengo andria. Ume bi euki zittuan (neskak), andriakin banandu eta Oloron ingurura alde egin eban, hartzekodunak be izango zittuan atzetik biharbada, epetakuak egitten zalia ei zan-eta. Umiak Oloronen eskolatu ziran. Bera artzain Zuberoa eta Biarnoko mendixetan; ardizain bakarrik ez eban egitten, kontrabanduan be ibiltzen ei zan, (rona eta bestelako likore batzuek pasatzen; batek daki zertzuk pasauko zittuan!). Isaba aldian be sarri samar ibiltzen ei zan, Belaguatik gora ibilitta daguala bera osabiakin; mendi ibiltari ona eta Martzelinok jarraittu ezin. Esan destanez, harek esaten dabenari beruana kendu bihar jako. Bere artaldiak ez zirala hain haundixak, haundikerixak kontatzeko joeria ebala. Iñon artaldiak zaintzen bai ibiltzen zala, morroi lanian. Famelixako "ardi baltza", halan diño bere loibiak. Alabak etortzen dira Eibarrera. Martzelinok badauka eurekin tratua. Hartu-emonak euskeraz izaten dittuala arazo barik; eta pentsatzekua da Eibarko euskeran izango dirala. Alabak 50 urte ingurukuak. Gazteena "Feas"-en bizi da, Oloronetik 20 bat km. Nausiña ez da gogoratzen, baiña nahi izan ezkerik emongo destala bere telefono numerua. Serafin _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
