Ni egon nintzan hitzaldixan, baiña ordu bete beranduago. Deskuido kroniko hórretariko bat euki neban . "Eibar.org"eko orrixan 7 eder-eder bat ikusi , eta tira astixa jaukat, esan netsan nere buruari. Aillegatzen naiz Markeskuara, (bost minutu aurretik, nere ustez) eta hitzaldixa martxan. Pentsau neban, zelan dok ba hau? ordua baiño lehenago! Pentsau bakarrik ez, esan be bai, kontua hartzen gaiñera. Nik ikusi izandako 7 zenbaki eder-ederrori eguneko data zan: otsaillak 7. Nik egitteko ez da asko.
Azken partiaren entzule izan nitzan ba. Joxe Azurmendi hizlari oso egokixa da eta han izan giñan guztiok gustora egon giñala esan bihar da. Adi-adi izan giñan han danok, eztul bat be egin barik. "Volksgeist Herri Gogoa", "Espainiaren Arimaz" eta trilogiaren atzen lan hau da aurkeztu ebana: "Humbolten Hizkuntza eta Pentsamendua". Ezin ba kronikarik egin, postrietara helduta. Alemaniako garaiko estatu libriak, Prusiaren eslabiartasuna, Frantziako jakobinismoa, terrorea (terrorismua), Estatuaren hizkuntza bakarraren inperialismua... Gure gazte sasoian irakortzen genduzen Hizkuntza Etnia eta Marxismoa 1971an argitaratu ebana (gure ideiendako sostengua izan zana), Branka, Txillardegiren Hizkuntza eta Pentsakera, Ereñok Txillardegiri "Arragoan" egin zion kritika, Chomsky, Lenin, Stalin... Hainbar kontu!. Esan biharrik ez dago, liburua ez dala literatura; trinko-trinkua da, bihar dan denporia hartuz irakortzekua, ikastunendako aproposa. Hurrenguan argixago ibiliko naiz, numero bat ikusten dodanian, eguna ala ordua dan aseguratzeko. Serafin Xabier Mendiguren(e)k dio: > Bisitan izan dut Azurmendi. Galdetu diot Eibarren eman zuen hitzaldiaz > eta esan dit ahal zuen xumeen saiatu zela berez lehorra den gai bat > azaltzen. Eta bazekiela propaganda egin niona, Markeskuara azaldutako > pare batek komentatu ziotela-eta. > > Beraz, mezu hauek irakurtzen dituzuenon artean dira entzule bi horiek > behintzat. Baten batek kontatzerik bai, zelan joan zen aurkezpena? > > X. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
