Eskerrik asko, Serafin!

X.

El 12/02/2008, a las 19:47, Serafin Basauri escribió:

Ni egon nintzan hitzaldixan, baiña ordu bete beranduago. Deskuido
kroniko hórretariko bat euki neban . "Eibar.org"eko orrixan 7 eder-eder
bat ikusi , eta tira astixa jaukat, esan netsan nere buruari.
Aillegatzen naiz Markeskuara, (bost minutu aurretik, nere ustez) eta
hitzaldixa martxan. Pentsau neban, zelan dok ba hau? ordua baiño
lehenago! Pentsau bakarrik ez, esan be bai, kontua hartzen gaiñera. Nik
ikusi izandako 7 zenbaki eder-ederrori eguneko data zan: otsaillak 7.
Nik egitteko ez da asko.

Azken partiaren entzule izan nitzan ba. Joxe Azurmendi hizlari oso
egokixa da eta han izan giñan guztiok gustora egon giñala esan bihar
da..
Adi-adi izan giñan han danok, eztul bat be egin barik. "Volksgeist
Herri
Gogoa", "Espainiaren Arimaz" eta trilogiaren atzen lan hau da aurkeztu
ebana: "Humbolten Hizkuntza eta Pentsamendua". Ezin ba kronikarik egin,
postrietara helduta. Alemaniako garaiko estatu libriak, Prusiaren
eslabiartasuna, Frantziako jakobinismoa, terrorea (terrorismua),
Estatuaren hizkuntza bakarraren inperialismua... Gure gazte sasoian
irakortzen genduzen Hizkuntza Etnia eta Marxismoa 1971an argitaratu
ebana (gure ideiendako sostengua izan zana), Branka, Txillardegiren
Hizkuntza eta Pentsakera, Ereñok Txillardegiri "Arragoan" egin zion
kritika, Chomsky, Lenin, Stalin... Hainbar kontu!.  Esan biharrik ez
dago, liburua ez dala literatura; trinko-trinkua da,  bihar dan
denporia
hartuz irakortzekua, ikastunendako aproposa.

Hurrenguan argixago ibiliko naiz, numero bat ikusten dodanian, eguna
ala
ordua dan aseguratzeko.

Serafin
 
Xabier Mendiguren(e)k dio:
> Bisitan izan dut Azurmendi. Galdetu diot Eibarren eman zuen
hitzaldiaz
> eta esan dit ahal zuen xumeen saiatu zela berez lehorra den gai bat
> azaltzen. Eta bazekiela propaganda egin niona, Markeskuara azaldutako
> pare batek komentatu ziotela-eta.
>
> Beraz, mezu hauek irakurtzen dituzuenon artean dira entzule bi horiek
> behintzat. Baten batek kontatzerik bai, zelan joan zen aurkezpena?
>
> X.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  
[EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
>  


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  
[EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to