Ia, ia... 
 
Batetik, "de" hori agertzen don euskal abizen edo deitura zahar-zaharretan. 
Gure Ricardo Ciérvide azterlarixari jaramonik eginezkero, gitxienez XI. mendian 
bai (Becerro Antiguo de Leyre). Erromantzez ezezik, baitta euskeraz be: 
Garçiarena, Martinena, Loperena etab.
 
"De" horrek jatorrixa esangura jon, senitartekua nahiz sorterrikua.
 
Ohitura honek Araban iraun izan jon gehixenbat. Gentza Belaustegigoitia 
arabarrak neri behin esan zestanez, ba ei jakan ohitura honek zer ikusirik 
Arabako basarri-banaketiaz. Bizkaixan eta Gipuzkuan, basarri (izatez basetxiak) 
guztiak izenaren jabe diran bittartian, Araban basarrixak (auzo txikixak) 
dittun izendunak. Orduan, Gipuzkuan, "Amatiño" basarrikuak, Joxe "Amatiño" edo 
Joxepa "Amatiñonekua" izan leikiazan. Baina Araban, ostera, Jose edo Josefa de 
Amatiano izango litxaken.
 
Kontu izan, horrez gainera, oin dala bi edo hiru menderarte euskaldunik 
gehixenak barrualdian bizi giñala, ez itsasaldian. Hau don, Nafarruan eta 
Araban gehixao, Bizkaixan eta Gipuzkuan baino. Zentzun honetan, arabarrak 
itsasaldera etortzen hasi ziranian, euren abizenak ekarri jittuen. Juanito San 
Martin Ortiz de Zarate ez zuan horrela izan bera ama harrua zalako, beronen 
aitta zana Ortiz de Zarate zalako baino.
 
Nere bigarren abizena Mendizabal don. Baina XVI mendetik XIX menderarte edo, 
Otsoa de Mendizabal izan zuan, belaunaldiz belaunaldi. XIX. mendian Amatiñoko 
Otsoa de Mendizabalek, luzeegixa eritxita edo, moztu egin jonan eta kitto. Ez 
juan Otsoa bakarrik kendu, baitta "de" hori be (bihar badon ez juan berak 
erabagi, errejistroko funtzionarixo alperrontzi eta listopasauak baino).
 
Beste kontu bat don, gero, sekula "de" hori egon ez dan lekuan ipini nahixa. 
Modak dittun. Semiari  "Luis Alberto" edo "Iraultza"  jartzia moduan. Sasoiko 
modak. Ez don ezer pasatzen. Eta ez jonat uste horregaittik inork harropuztzat 
jo bihar danik. Danak jakan bere esplikaziñua. Neri ez jestan amak "Luis 
Alberto" jarri izen dotoria jartziagaittik, aitta Luis izanda sekula semia 
Luisito izan ez zein baino. Izatez, ni, nere gurasuen etxian Alberto nitzonan. 
Ez non sekula Luis izan ezkondu arte. 
 
Nik ez jakiñat "de Irala" jatorra ala asmatua dan, baina XVI.mendean Buenos 
Airesko gobernari izandako bergararra Domingo Martínez de Irala zala, seguru. 
Bere ondorenguok hiru aukera izan jittuen historixan zihar: 1. Martinez de 
Irala. 2. de Irala. 3. Irala. 
 
Ekonomixia balore bat don, baina ez bakarra.
 
Amatiño

 
________________________________

De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de leire narbaiza arizmendi
Enviado el: jue 14/02/2008 19:22
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] "de" irala


Hori ba. Berak jarri dau "de" hori. Bestiok baiño gehixago dalakuan edo?
Enfin. Holako detailliak asko esaten dabe pertsonian gaiñian, ezta?
leire


2008/2/14, bertoko <[EMAIL PROTECTED]>: 

        Irala  da  berez.
        "de"  hori sobran  dago.
         Noizbait  San Sabino Arana  Goiriri   "de"  
         jarri  eta   harrezkero jarraitzeile sutsu batzuk,  hamaika,   "de"   
erabiltzen eben, eta darabilte.
        "Arana eta  Goiri tar Sabino" esango balute  ba  behar bada  Irala tar 
Xabier, hobeto.
         
        Bertoko

                
                ----- Original Message ----- 
                From: leire narbaiza arizmendi <mailto:[EMAIL PROTECTED]>  
                To: Eibartarrak zerrenda <mailto:[email protected]>  
                Sent: Thursday, February 14, 2008 3:35 PM
                Subject: [eibar] "de" irala

                "de" Irala Venezuelako epaile batek "busca y capturan" jarri ei 
dau.
                Baiña zegaittik da "de" Irala? Nun lortzen da de preposiziñua 
abizenan aurrian?
                Hau diñot bere aitta eta gure amama lehengusuak ziralako, eta 
gure amamak ez zekan de-rik. Gure amama Azpitarte Irala zan, ez Azpitarte de 
Irala. Zelan da hori asuntuori?
                Xabier Irala izangoda, ezta?
                Leire, de Narbaiza
                

                

________________________________

                

                _______________________________________________
                Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
                izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
                
                Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea 
berresteko. 

                


        _______________________________________________
        Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
        izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
        
        Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
        


<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to