Leirek:
<Nik nere buruari jarri ahal jetsat "de" bat? Ez juat uste.
 
-- Nik uste jonat baietz. Ez, jakina, erroldan (horretako paperak egin bihar 
dittun eta errezoiak emon), baina bai ostera hire eguneroko erabilpenetan. Ni 
oindiño, errejistruan, "Aramberri" non, baina nere seme-alabok ez juek 
Aranberri baino erabili euren bizitza guztian zihar.
-- Begiratin wikipedian eta, Ana eta Loyola, biak ei dittun "de Palacio". 
Baina, itxura danez, Anak ez jon erabiltzen eta bestiak bai.
-- Niz ez jakinat Xabier de Iralak "de" hori errejistruan dakan ala ez. Baina 
seguru ez dabela berak asmau. Bera aitta Antton de Irala bultzagille ospetsua 
izan zonan, Agirre lehendakarixan idazkarixa. Oin dala 70 urte.
-- Gehixago esango deunat. Hartin gura duan moduan, baina nere lehenengo 
abizena, Aranberri izan biharrian,  Mendizabal izan balitzon, nik seguru nere 
aitxitxan aitxitxan Otsoa de Mendizabal berreskuratuko neukiala. Baina, hala ta 
guztiz be, ez jatan sekula burutik pasau "de Aranberri" jartzerik. Ezin 
artifizialagua erixten jetsanat.
-- Txabarri diputatu-ohixa Txabarri don normalian. Eta bere aitxa be Txabarri 
izenez ezautzen jone  Zarautzen. Baina, izatez, Gonzalez de Txabarri dittun. 
Zergaittik muxin egin bihar jetsen "Gonzalez de" horri, zenbaitek 
"haundikerixatzat" joko ete dauan bildurrez? Ez jonat aitzen. 
 
Amatiño


________________________________

De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de leire narbaiza arizmendi
Enviado el: vie 15/02/2008 13:37
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] "de" irala


Konforme, danok jakagu eskubidia nahi dogun moduan gure izena idazteko. Baiña 
nahi izan ezkero umiari Amaiur jartzia, adibidez, mutikua izan bihar jok, 
derrigorrian. Edo kasu berian, Ihintz ezin jetsak neskiari jarri. 
Nahitta nik neskak ezagutu Ihintz eta Amaiur.
Hortaz, nun gelditzen dok "libre albedrio" hori?
Nik nere buruari jarri ahal jetsat "de" bat? Ez juat uste
leire


2008/2/14, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>: 

        Kasu horretan, iñoiz hemen aittatu izan dogunez, eskua baino gehixago. 
Eta?
        
        Ez dotena aitzen zera don: zergaittik esan bihar detsagun Xabier 
Kintanari, Quintana dala; Josu Mendicuteri, Mendikute dala; eta Jaime de 
Marichalarri, Jaime Maritxalar dala. Baina, bittartian, inork ez detsan Jean 
Haritschelharri esaten, Jean Haritsxelar (edo Haritzelar?) biharko leukiala 
izan.
        
        Sensu estricto, ni Luis Aranberri non legiak derrigortzen naualako. 
Legerik ez balego, ni Aranberritarra, Aranberrinekua, Aranberrirena edo 
Aranberrirez izango nitzaken. Izan be, holaxe zuan legia indarrian jarri arte.
        
        
        Amatiño
        ----------------------------------
        
        
        Emaittu barik bialdu dot, barkatu
        
        
        
                Bai, hori guztiori bajakixat. Baiña guregana de barik pasau da. 
Beti Irala entzun izan juat. Horretxegaittik nere harriduria.
                Jaime Martxalar, Elena Borbonaren gizonari be de jarri zetsen, 
aristokratikuagua ete zan, edo
                Loyola de Palacio zuen, baiña bere ahiztia Ana Palacio dok. Hor 
baten batek eskua srtu jiok, eztok?
        
        leire, de barikua
        
        
        
        
        _______________________________________________
        Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
        izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
        
        Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
        
        


<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to