Ekimen honen barri allegau jat: > Kaixo lagunok: >Otsailaren 20an bost urte beteko dira Euskaldunon Egunkaria inolako justifikaziorik gabe itxi zutela. Egun horretarako antolatzen ari garen ekimenetako baten berri eman nahi dizuet mezu honen bidez: egun horretan EGUNKARIArekin elkartasuna adierazi nahi duten erakunde, alderdi politiko, sindikatu, talde eta webguneek behean doakizuen "hasierako pantaila" jartzea, 24 orduz. > Hartara zuen webgunean sartzen denak, hainbat segunduz, hasierako pantaila hori ikusiko du, gero webgunearen benetako azalean sartzeko. > Iragarriko duzuenez mezua eta estetika aldatu egin ditugu. "Egunkaria aurrera" hori-urdin hartatik, "Egunkaria" libre hori-beltzera pasatu gara, Koldo Izagirreren pentsamendu bat gehituta. Biziki eskertuko genizueke "hasiera orrialde" hau zuen lagun eta ezagunei bidaltzea, ea denon artean lortzen dugun zabaltzea elkartasun mezua. > Mila esker aldez aurretik gure eskaeraren bat egiten duzuenoi, eta besteei ere bai. > Segi bizkor. > Martxelo Otamendi
Antzeko kanpaina bat jarri zan martxan atzo grebiakin, gure blogak greban
gengozela esaten zauen orri batera desbideratzeko, baina guk ez daukogu
holakorik egitteko aukerarik, hori teknikuek egin biher daue, ez? Edo bai?
Eta teknikuek egin biher badaue be, zelan ikusten dozue teknikuok, egin ahal
izengo leike? Eta igual Eibar.org osuen be bai? Hori igual zailagua da,
danon adostasuna biherko litzakelako, edo igual ez, edo igual danok ados
gaz... Baina bestela, norberak geure blogien egitteko?
Igor Leturia
<<attachment: Hasierako pantaila.gif>>
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
