On 20/02/2008, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
> Bai Igor, horrela da.
> Behin bakarrik erakusten du.
> Egia esan, ez dakit nola konpondu,  ze jartzen badugu 10 aldiz
> demagun,  bisitatzen ditugun lehenengo 10 orritan (ez lehenengo 10
> webgunetan)  azalduko zaigu, eta kognazo ederra...


Bai, tira, baina egun honetarako protesta ekintza da... Nahiz eta koƱazo bat
izan nik hala izatea nahiko nuke nire blogean, egun osoan zehar sartzen den
edozeinek beti hori ikustea, behin bakarrik gutxi iruditzen zait...

Soluziorik baldin badaukazu, bota!


Ez, nik ez, nik pentsatzen nuen nola Sustatun jartzen zuen "esan bezala,
behin ikusiko duzu efektua, ez gehiagotan: efektu iraunkorragoa nahi balu
inork, esan dezala erantzunetan", ba zerbait pentsatuta izango zenutela eta
parametroren bat aldatuta nahikoa izango zela, eta horregatik galdetzen
nuen. Baina erraza ez bada, ez hasi orain zeozer asmatzen, agian lortu
orduko eguna bukatuko da eta...

Edozein modutan, orain dagoen bezala, behin bakarrik agertuta, apenas
molestatzen du, eta horrela izanda agian ez du zertarako gaurko soilik izan,
epaiketa hasi eta beronek iraun bitartean ere uztea pentsatzen ari naiz...

    Igor
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to