Ez dakit ikusi dozuen, esate baterako, zeuen jaiotze agiria, jatorrizkoa,
fotokopia bidez emoten zana, batez be hain gaztiok ez zarienok/garenok. Neria
bilatzen egon naiz, etxian nakalakuan, baina ez dot topatu. Uste dot, uste,
nerian inpresoak berak formula hau zakala inprimatuta: Nombre: .... de ... y
..., eta gero tarteak betetzen zirala. Beraz, izen-abizenak ipinitta, paper
bertan gelditzen zan formula hori jasota. Topatu ez dotenez ezin ziurtatu.
Bai topatu dot, dana dala, horrekin lotutako beste paper bat, izenburua ez
dot gogoratzen, baina jaoitze agiriarekin loturik, ez detsat asko erreparatu,
baina bai ikusi dot ze formula zerabilen: Nombre ... Apellidos ... y ... eta
gero tarteak beteta. Kasu horretan hor nenguan ni: Manuel Treviño y
Barruetabeña.
Konklusioa, zeuek emondako arrazoien gainean badago beste bat:
administraziñoak izen-abizenak jasotzeko erabili dituen formulak. Horregatik,
uste dot, zan "Miguel de Unamuno y Jugo" idazki ofizialetan horrelaxe jasoko
zebelako, inprimakiek behartuta; inprimakiak, DNIxa esate baterako, "de" eta
"y" hori kentzen dabenian, orduan "Miguel Unamuno Jugo" dogu. Eta inork, bere
aittak erabiltzen zebalako edo, "de Unamuno", edo "de Irala" erabili erabili
gura badau, ba erabili daixala, nire ustez ez daka bestelako esanahirik.
Trebiñotarra.
----- Original Message -----
From: leire narbaiza arizmendi
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Saturday, February 16, 2008 2:28 PM
Subject: Re: [eibar] "de" irala
Amatiñok:
-- Nik uste jonat baietz. Ez, jakina, erroldan (horretako paperak egin
bihar dittun eta errezoiak emon), baina bai ostera hire eguneroko
erabilpenetan. Ni oindiño, errejistruan, "Aramberri" non, baina nere
seme-alabok ez juek Aranberri baino erabili euren bizitza guztian zihar.
----Hori posiblia dok. Baklotxa era diferentian registrauta egon
-- Niz ez jakinat Xabier de Iralak "de" hori errejistruan dakan ala ez.
Baina seguru ez dabela berak asmau. Bera aitta Antton de Irala bultzagille
ospetsua izan zonan, Agirre lehendakarixan idazkarixa. Oin dala 70 urte.
------Bajakixat. Gure aittan aitxabitxixa zuan. Eta CIAkua zan (ez gure
aitxa, aitxabitxixa)
-- Gehixago esango deunat. Hartin gura duan moduan, baina nere lehenengo
abizena, Aranberri izan biharrian, Mendizabal izan balitzon, nik seguru nere
aitxitxan aitxitxan Otsoa de Mendizabal berreskuratuko neukiala. Baina, hala ta
guztiz be, ez jatan sekula burutik pasau "de Aranberri" jartzerik. Ezin
artifizialagua erixten jetsanat.
---Neuk be mbai
-- Txabarri diputatu-ohixa Txabarri don normalian. Eta bere aitxa be
Txabarri izenez ezautzen jone Zarautzen. Baina, izatez, Gonzalez de Txabarri
dittun. Zergaittik muxin egin bihar jetsen "Gonzalez de" horri, zenbaitek
"haundikerixatzat" joko ete dauan bildurrez? Ez jonat aitzen.
-----Ez dok izango Gonzalez horrek usain erdalduna dakalako?
leire
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.