Gaelikoa Irlandan bizi eziñik!

Serafin

> Irlandako gaelikoa ez da oso hizkuntza osasuntsua, ez hizkuntza 
> handiekin konparatuz, ezta euskara bezalako txiki batzuekin 
> konparatuta ere. Urteetan hiztunak galduz joan da ia desagertzeraino. 
> Aurrean izan duen arerioa ere ez da edozein: ingelesa.
>
> Hala ere, Euskal Herriko eredu hartu eta Berria egunkaria bezalako 
> proiektu bat sortu zuten duela urte batzuk hizkuntzaren inguruko 
> zenbait eragilek. Jendeak bere poltxikotik dirua jarri eta egunkari 
> bat sortzea erabaki zuten: /Lá Nua/ izenekoa. Hala ere, egunkari honek 
> ezinbestekoa du dirulaguntza publikoa, bai Ipar Irlanda eta baita 
> Irlandako Errepublikak emandakoa. Gauzak horrela, aurten, Ipar 
> Irlandako administrazioak dirulaguntza murriztea erabaki du eta 
> egunkari hau bi astetan ia itxi egin beharko dute. Martxoko lehen 
> astean azken aleak aterako dituzten beldur dira egunkariko langileak. 
> Hizkuntza txikia izanik, kalean duen presentzia apurra guztiz galduko 
> litzateke, horrek dituen eragin guztiekin.
>
> Egunkariari dirulaguntzak ez kentzeko eskatuz, Interneten sinadurak 
> biltzen hasi dira irlandarrak. Guk ere badakigulako zein zaila den 
> hizkuntza txiki bat bizirik mantentzea, eta hau egiteko, zein 
> garrantzitsua den hedabideak izatea, gure babesa eman behar geniekeela 
> uste dut.
>
> Babesa eman nahi duenak beheko helbidean bere sinadura jarri eta email 
> hau pasako balu, elkartasuna erakusteko modu polita litzateke.
>
> http://www.petitiononline.com/ln0502/petition.html 


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to