Ni oin dala 20 urte inguru egon nitzuan RTÉ Eireko telebistan, eta
zuzendaritzaz bildu. Parkingean sartu bezin laster señalizaziño guztia
elebiduna zuan,  baitta eraikin danian be, baina hortxe amaitzen zuan
gaelikua. Handik aurrera... Aste guztian zihar pare bat ordu erdiko
programa. Baina ez jeken damu askorik, etsita jeguazen. Zer esanik ez oin,
Irlandako ekonomixian azken urtiotako gorakada haundixak dexente askok zor
jetsak-eta hizkuntza inglesari. Inglesa ondare ekonomiko nabarmena dok
Irlandan. Dirua emoten jok.

Amatiño
 

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Serafin Basauri
Enviado el: miércoles, 20 de febrero de 2008 11:42
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] gaelikoa

Gaelikoa Irlandan bizi eziñik!

Serafin

> Irlandako gaelikoa ez da oso hizkuntza osasuntsua, ez hizkuntza 
> handiekin konparatuz, ezta euskara bezalako txiki batzuekin 
> konparatuta ere. Urteetan hiztunak galduz joan da ia desagertzeraino.
> Aurrean izan duen arerioa ere ez da edozein: ingelesa.
>
> Hala ere, Euskal Herriko eredu hartu eta Berria egunkaria bezalako 
> proiektu bat sortu zuten duela urte batzuk hizkuntzaren inguruko 
> zenbait eragilek. Jendeak bere poltxikotik dirua jarri eta egunkari 
> bat sortzea erabaki zuten: /Lá Nua/ izenekoa. Hala ere, egunkari honek 
> ezinbestekoa du dirulaguntza publikoa, bai Ipar Irlanda eta baita 
> Irlandako Errepublikak emandakoa. Gauzak horrela, aurten, Ipar 
> Irlandako administrazioak dirulaguntza murriztea erabaki du eta 
> egunkari hau bi astetan ia itxi egin beharko dute. Martxoko lehen 
> astean azken aleak aterako dituzten beldur dira egunkariko langileak.
> Hizkuntza txikia izanik, kalean duen presentzia apurra guztiz galduko 
> litzateke, horrek dituen eragin guztiekin.
>
> Egunkariari dirulaguntzak ez kentzeko eskatuz, Interneten sinadurak 
> biltzen hasi dira irlandarrak. Guk ere badakigulako zein zaila den 
> hizkuntza txiki bat bizirik mantentzea, eta hau egiteko, zein 
> garrantzitsua den hedabideak izatea, gure babesa eman behar geniekeela 
> uste dut.
>
> Babesa eman nahi duenak beheko helbidean bere sinadura jarri eta email 
> hau pasako balu, elkartasuna erakusteko modu polita litzateke.
>
> http://www.petitiononline.com/ln0502/petition.html


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to