Kazetaria behintzat liluratu du matematikari eibartarrak. Begira zer 
sarrera egin dion:

"Seguru asko, Zuazua Batxilergoko irakasle eduki izan banu ez nukeen 
Matematika suspendituko. Jakiundeko bilera bat aprobetxatuz hurbildu 
gara harekin hitz egitera, erakunde horretako kide hautatua baita. 
Elkarri geure burua aurkeztu eta bere bizitza eta curriculum akademikoa 
errepasatu ditugu. Hiru anai-arrebetan bigarrena, Eibarko Ikastolan 
ikasi zuen txikitan, “ia klandestinoa zen garaietan”; gero La Salletik 
eta Eibarko Unibertsitate Laboraletik pasa zen eta, azkenik, 1979an 
Leioan sartu zen. Handik, 1984an lizentziatura amaiturik, Parisa joan 
zen, doktoretza egitera. Enrique Zuazuak itxura neurritsua dauka, 
intonazio konpasatua eta azalpen argiak ematen ditu. Sakontasun eta 
soiltasun handiko pentsamendu eta gogoetak egiten ditu. Elkarrizketako 
une askotan edertasuna darie haren hitzei eta hunkitu ere egin nau."

http://www.euskonews.com/0429zbk/elkar_eu.html
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to