Bertso saioa tabernan, Bertso bazkaria eta argazki erakusketa izango dugu hurrengo egunetan Arrate Kultur Elkartearen lokaletan.
Ostegunean bertso saioa doan Kultu Tabernan Ostegunean, Otsailak 28an, arratsaldeko 19:00etan Bertso saioa izango dugu elkarteko tabernan, aurten Xabi Paya Bizkaiko txapelduna eta Uxue Alberdi elgoibartarra izango dira gurekin. Xabier Paya 1982 urtean jaio zen Bilbon, Bizkaia . Interpretaritza eta itzulpengintza eta piano ikasketak ditu eginak. Itzultzaile, bikoizlari, ikerlari eta irakasle lanetan ibilia da. Fredi anaiarekin eman zuen izena Algortako bertso eskolan, eta eskolartean nahiz Txapelketetan emaitza bikainak lortu izan ditu. Bizkaiko (2006) txapelduna da. Bertsozale elkartean eta bestela saltsa askotan dabil. Anbotoko haizorratza izeneko Blogean idazten du: http://www.bizkaie.biz/blogs/bg2/ Uxue Alberdi. 1984an Elgoibarren jaio eta bertan bizi izan zen 18 urte bete arte. Kazetaritza ikasteko aitzakiarekin Bilbora joan, eta 20 urtetan Suediara alde egin zuen Erasmus bekarekin. Han idatzitako ipuin bilduma batekin Igartza bekara aurkeztu eta eman egin zioten. "Aulki bat elurretan" liburua osatu zuen hala (Elkar, 2007). Suediatik Bilbora itzuli eta jendaurrean abestera animatu zen Santutxuko eta Oiartzungo bertso eskoletako kideen laguntzaz. 2006an kazetaritza ikasketak amaitu eta itzultzaile lanetan dabil. Hainbat hedabidetan ere kolaboratzaile ari da, irrati nahiz prentsa idatzian. "Hamaika bertute" proiektuaren eragileetako bat ere bada. 2007ko apirilean Joseba Jaka beka eman diote eleberri bat idazteko. Bertso Bazkaria Martxoaren 1ean, zapatua, eguardiko 14:30etan, urteroko Bertso Bazkaria izango dugu. Mailen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolari handiak izango ditugu gure artean, Arrate Kultur Elkartean. Bertso bazkaria elkartearen lehen solairuan izango da (Zuloagatarren, 3 EIBAR) eta txartelak salgai daude Kultu Tabernan Kultu Tabernan edo Arrate Kultur Elkarteko idazkaritzan. Erakusketa Bestalde otsailaren 25etatik martxoaren 15etara, argazki erakusketa izango dugu Kultu Taberna, iaz gurekin izan ziren Naikari Gabilondo eta Amaia Agirre bertsolarien argazkiekin. Argazkien egilea Jose Luis Irigoien da. Informazio gehiago: http://eibar.org/blogak/kultu/archive/2008/02/23/bertso-ekitaldiak-martxan _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
