Enpresa haundi batek eskini desta oin dala pare bat ordu bezero-tarjeta moduko bat. Trabatik kentziarren baietz esan detsat. Datuak emoten hasi eta... erderaz: Ezkondua? -- Bai. Seme-alabak? -- Hiru. Emaztian izena? -- Ez, barkatu, ez detsut emaztian daturik emongo... Bai baina, bere datuak bihar dittut... -- Nahi dozuna baina nik ez detsut emaztian daturik emongo... Nunbaitt pentsau dau separauta naguala eta, ahopeka, esan desta: Nahixo badozu ez dago arazorik separauta zaozela esateko... -- Eskerrik asko, baina ez da egixa. Ni ez nago separauta. Ni andriaz bizi naiz. Baina, orduan, emoidazu izena... -- Barkatu baina ez, nere emaztia beste pertsona bat da, eta bere datuak bihar badozuz, berak emon biharko detsuz. Ez dot ulertzen... -- Ba, garbi dago, ni ez nabillela munduan inoren datuak emoten. Baina... zure andria da barren... -- Nahiz-ta nere andria izan, ni ez naiz nor bere datuak emoteko, berak neriak emoten ez dittuan moduan. Baina orduan ez dago bezero-tarjetarik egitterik... -- Bapo. Zer egingo detsagu ba¡ Gizurra dirudixan arren, tipuak berrogei urte inguru zittuan. Amatiño
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
