Aupa Leire, Prestaketa lanak gertutik jarraitu ditut, baina sarrera erosi eta ikusle soil gisa joan ginen Ainhoa eta biok Arriagara. Estreinua primeran joan zen. Gu emozionatu eta dena egin ginen momentu batzuetan, ez dakit gure egoera berriagatik ote zen, umeek sentiberago bihurtu gaituztelako edo zer, baina aspaldi gertatzen ez zitzaiguna gertatu zitzaigun, hunkitu egin ginen dantzak ikusten. Guk ez dakigu beste inori ere horrelakorik gertatu ote zitzaion, baina egia da jendeak gogotik egin zuela txalo eta zutik jarrita aritu zirela asko txaloka.
Emozioak aparte ikuskizunari "egitea" falta zaio piska bat, borobiltzea, estreinatu berria da eta normala beraz. Orain hilabete batzuk dituzte horretarako, izan ere, abuztua baino lehen ez dut uste beste emanaldirik egingo denik. Musika hamabostaldian Donostian izan liteke, eta gero hasiko da batera eta bestera. Eibarrera ere saiatuko gara ekartzen noski, Coliseora. Udaletik interesa erakutsi dute eta Eibarko 10 dantzari partaide izanda (zerrendakide batzuk ere bai) merezi du ahaleginak. oier. On Tue, Feb 26, 2008 at 2:36 PM, leire narbaiza arizmendi < [EMAIL PROTECTED]> wrote: > Epa, Oier A. > Ez dakit zuk hartu zenduan parte * *"Axeri-boda" espektakuluan, baiña > holan ez bada izango dozu lehenlego eskuko kontazkizuna. Zelan irten zen? > Apoteosikua diño Berrian. > Ahal badozu laburrian kontau... > > Eta Eibarren, noizko? > leire > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
