Astelenan sarrera polita izan zan, baina ez zan bete. Ezta gutxiagorik ere.
Buruz ari naiz baina esango nuke ez zirala 400 ikusle baino askoz gehiago
egon. Coliseon 500 sartzen dira. Betetzen nahikoa lan...
oier.

On Tue, Feb 26, 2008 at 5:13 PM, leire narbaiza arizmendi <
[EMAIL PROTECTED]> wrote:

> Milla esker, Oier
> Umiak eukitziagaittik sentiberago, ala lo faltiak? :-)
> Ez nekan dudarik espektakulo ederra izango zela, Urbeltzen guztiak ikusi
> ta gero arrarua egingo lejatake oin ganorabako gauza bat taularatzia.
> Ikuskizu guztiak antzeztu/dantzatu ahala biribildu eta fintzen dira.
> Eibarrerako orduko zihero puliduta egongo da, orduan.
> Hamar dantzari eibartarrak izanda, gehi Kezkakidiak, uste dot bi emanaldi
> egin biharko litzakezela. Ez nabil brometan. "Zortziko" ekarri zanian
> kiroldegixan egin zan, eta bete. Baitta "Pas de basque"-n be bete egin zan
> Astelena. Penia izango litzake Coliseon egin eta jendia kalian gelditzia.
> Hortaz, Poxpolo, badakizu. bi negoziau bihar dittuzu!!!
> leire
>
> 2008/2/26, Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>:
>
> >
> > Aupa Leire,
> > Prestaketa lanak gertutik jarraitu ditut, baina sarrera erosi eta ikusle
> > soil gisa joan ginen Ainhoa eta biok Arriagara. Estreinua primeran joan zen.
> > Gu emozionatu eta dena egin ginen momentu batzuetan, ez dakit gure egoera
> > berriagatik ote zen, umeek sentiberago bihurtu gaituztelako edo zer, baina
> > aspaldi gertatzen ez zitzaiguna gertatu zitzaigun, hunkitu egin ginen
> > dantzak ikusten. Guk ez dakigu beste inori ere horrelakorik gertatu ote
> > zitzaion, baina egia da jendeak gogotik egin zuela txalo eta zutik jarrita
> > aritu zirela asko txaloka.
> >
> > Emozioak aparte ikuskizunari "egitea" falta zaio piska bat, borobiltzea,
> > estreinatu berria da eta normala beraz. Orain hilabete batzuk dituzte
> > horretarako, izan ere, abuztua baino lehen ez dut uste beste emanaldirik
> > egingo denik. Musika hamabostaldian Donostian izan liteke, eta gero hasiko
> > da batera eta bestera. Eibarrera ere saiatuko gara ekartzen noski,
> > Coliseora. Udaletik interesa erakutsi dute eta Eibarko 10 dantzari partaide
> > izanda (zerrendakide batzuk ere bai) merezi du ahaleginak.
> >
> > oier.
> >
> > On Tue, Feb 26, 2008 at 2:36 PM, leire narbaiza arizmendi <
> > [EMAIL PROTECTED]> wrote:
> >
> > > Epa, Oier A.
> > > Ez dakit zuk hartu zenduan parte * *"Axeri-boda" espektakuluan, baiña
> > > holan ez bada izango dozu lehenlego eskuko kontazkizuna. Zelan irten zen?
> > > Apoteosikua diño Berrian.
> > > Ahal badozu laburrian kontau...
> > >
> > > Eta Eibarren, noizko?
> > > leire
> > > _______________________________________________
> > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> > > [EMAIL PROTECTED]
> > > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> > >
> > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> > >
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> > [EMAIL PROTECTED]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to