ander writes:

> kasualidadez irratitxik irten nitzanian bertan dantz ein zeban beste 
> batekin juntau nitzan eta bai, exitua "baña ze nahi dok pa, publiko 
> guztia etxekua zuan ta, holan errez..." berak esanda.  > 

Bueno, bueno,... ;-) etxekuak asko zitxuan baña... 40 dantzarixok laubat 
lagunetako medixia eruan bagenduan, 160 urtetzen jatazik, eta 200 be nahi 
badok, edo etxakixat zenbat gehixao akaso! 1200 bat lagun sartzen ditxuk han 
eztok? Halandabe, zera, familixakuok normalian zorrotzenak izaten ditxuk 
halakuetarako (neriak behintzat) eta aburridu baditxuk ezik pentsau fiuka 
eta emoziño aurpegixa jarrixaz etorriko diranik!! Errekatxuko ura modoko 
garbixak ditxuk... eta sarritxan ikusi gaitxuezak han eta hamen. 

Koko-eskiana Oierrek erantzungo deu hobeto, halandabe, batian zein bestian 
igual disfrutatzen dogu, izugarri esan nahi juat. Egun zoragarrixa izan zuan 
dudarik barik Koko-jantzitxa ibili giñanekua, egualdixak be holakotxe 
forman lagunduta. Basarritxar baten barriak Arriagan txaluen onduan jartziak 
etxakak sentidorik seguramente, baña bixak rekonozimenduzko jestuak ditxuk, 
eta gu behintzat bixak haundi eitxen gaitxue. Bixak bixetara, ondo eindako 
konstantziazko lanan ordaña ditxuk. Zetarako eta nun habillen dantzan, 
konziente izatia baño ez dok. Eze, Oierrek kontau daben Kondharianen 
estrenoko uda haura modoko situaziñuak bat baño gehixao bizi izan doguz 
eta paradojikua da gero! Arriaga, San Roke eta San Lorenzo auzuak eta 
Victoria Eugenia Quincena Musicalian gero. Ez da txarra! Gure gazi gozuak 
beste momentu batzuetan datoz... barandilla horixak, como tal, gogortsuak 
izaten ziran ganaua moduan jartzen gintxuanian, baña eskillara mekanikueri 
dantza eitxian gañian... honek teklauonek ez dakaz nahikua konsonante nahi 
dotena eskribitzeko.... 


arkitetua
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to