Ostiralean Egile eskubideen inguruko ikastaroa izan genuen Markeskuan. Elena maistra, zerrendatik ikasle ordezkaritza neu, ze Mendigreen ere han zegoen ikasle plantak egiten, baina batez ere enemigoa bijilatzen. Pirateoan aritzeko legeak ezagutu behar direlako joan nintzen ni, baina asuntoa uste baino zailago ikusi nuen, ez pirateoaren aurkako legeek beldurtu nindutelako, baizik eta pirateotzat nituen jarduera batzuk legezkoak direla ikasi nuelako. Eta horrela ez du graziarik.
Adibidez, Bego Ibarrak Eibarko kantuen liburua argitaratu zuenetik sinestarazi ziguten han ageri diren eibarko kantuak kantatzeko Bego Ibarrari eskatu behar zitzaiola baimena. Eta orain konturatu naiz ezetz, ez daudakala baimenik gehiago eskatu beharrik izango. Baina orain grazia gutxiago du, ze kantu horiek debekatzea zen beraien alde egin zitekeen gauzarik onena. Baimenik gabe kantatzearen xarmak mantendu ditu bizirik, eta bide horretatik hainbat aukera zituzten ezkutuko grabazio baten bidez ezagutzera eman eta youtubera iristeko. Baina akabo xarma guztia. Ez dago Bego Ibarrari baimenik eskatu beharrik Hiru gizon ilustre kantatzeko eta orain, tradiziozale aspergarri batzuk baino ez dute kantatuko... Argazkiekin ere beste horrenbeste gertatu ziitzaidan. Bi motako argazkiak daudela erakutsi zigun Elenak, artistikoak eta "mera fotografia" delakoak. Eta artistikoek egile eskubideak dituzte, baina "mera fotografia" horiek ez. Beraz, bi ondorio. Flickren gure argazkiei zein lizentzia jarri hainbat burukomin izan ondoren konturatu naiz alperrik izan dela, nik egiten ditudanak behintzat "mera fotografia" direlako, beraz, edonork kopiatu eta erabiltzeko aukerakoak. Bigarren ondorioa, talentu artistikorik antzematen ez diedan argazki guztiak fusilatu ahal izango ditudala orain. Baina hori ere legala da, eta orduan, zertarako kopiatu? Eibarko argazki zaharren galeria bat sortzeko ideia ibili zen hor nonbait. Proposamen horrek Robin Hood-en erakarmena zuen. Irrika hori mantentzeko aukera bakarra Castrillo-Ortuoste eta Ojanguren-en fondoetako argazki guztiak "artistikotzat" kontsideratzea izan daiteke. Horrek bakarrik euts diezaioke asmo horri. oier.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
