Amatiñok: > > Bai, dana dok barri xamarra. Bai deitzaillian zenbakixa jakin ahal izana > eta baita telefonoz deitu ahal izana be. Dana errelatibua dok. Arazua dok > erabilpen txarra egittia eta kondiziño bardinetan egin nahieza.
Nik: ---Hori, hori! Neuk be ez dot onartzen numero ezkuturik. :) Esate baterako, telefono ezkutuaz deitzia baino askoz be gehixago ernegatzen > nabena zera dok: zenbait jauntxok, agintaritxok eta zuzendaritxok > idazkarixan bittartez eskukora deitzea. Hau dok, eskukora deittu eta, > "Amatiño? Bai, oraintxe jarriko zaitut auskalo zein nagusirekin". ---Hori da hori pijadia. Beste maila bateko lana iruditzen jake numerua markau eta 3 tono itxoitia, ala? > Eta honek ez jok esangura nik uzkurra naizenik telefono-deixetan. Txarto > daok nik esatia baina nik, kazetarixen artian, beti telefonua hartzen eta > dei galdu guztieri erantzuten detsezenaren famia jakat. ---Ni be erantzuten saiatzen naiz, eta amorru haundixa ematen desta zentzu barik dei galduak ein izan destenian. Gaztetxuon artian hedatuta dao, "zutaz oroitu naiz" esatia modukua da. Koñazo bat. Josu.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
