Ieepa! Ni soldau nenguala, 21 urte najittuan, orduan, oin dala 51 edo 52 urte. Serafin Amatiño(e)k dio: > "Bai deitzaillian zenbakixa jakin ahal izana eta baita telefonoz deitu ahal > izana be. Dana errelatibua dok." > -- Egon nok pentsatzen eta... zenbaiti esaldi hau teoriko xamarra iritxi > arren, Serafin eta bixok behintzat telefono bako etxietan jaixo eta > hazittakuak gaittuk. > Hi, Serafin, hi gogoratzen haiz zenbat urte hittuan hik hire etxian > telefonua ipini zebenian? > Ni gogoratzen nok, mutikotan etxian ez geunkala telefonorik eta > tintorerixan, ostera, bakarra jeguan ofiziñan. Numero biko telefonua, 75a > edo, goguan dakatenez. Maratilliari erain eta Eibarko telefonistiak > erantzutzen juan eskatutako numeruaz loturia egitteko. > > Amatiño > > --------------------------------------------- > > > Bai, dana dok barri xamarra. Bai deitzaillian zenbakixa jakin ahal izana eta > baita telefonoz deitu ahal izana be. Dana errelatibua dok. Arazua dok > erabilpen txarra egittia eta kondiziño bardinetan egin nahieza. > > Esate baterako, telefono ezkutuaz deitzia baino askoz be gehixago ernegatzen > nabena zera dok: zenbait jauntxok, agintaritxok eta zuzendaritxok idazkarixan > bittartez eskukora deitzea. Hau dok, eskukora deittu eta, "Amatiño? Bai, > oraintxe jarriko zaitut auskalo zein nagusirekin". Eta tipo horrek nere > telefono zuzena bajakak zergaittik ez jestak berak deitzen? Eta nik bardin > egingo banajetsa, bittartekariren batez bere eskukora deittu? > > Nik, halakoetan, jarrera bi izaten jittuat. Bata, bat-batian ebagi eta > kitto. Gero edozein aitxakia asmatu. Bestea, lelenguan zintzo-zintzo atendidu > baina telefono-zenbakixa gorde izen honeaz: Auskaloren idazkarixa. Eta > hurrenguan deitzen dabenian sekula gehixago ez hartu. > > Inoiz, baitta idazkarixari artez arte azaldu be: "Barkatu baiña, zure jefe > hori laguna dot, eta nere telefonoa dauka, hain zuzen, nere laguna dalako. > Horretara, esaiozu nerekin berba egin nahi badau berak deitzeko". > > Eta honek ez jok esangura nik uzkurra naizenik telefono-deixetan. Txarto daok > nik esatia baina nik, kazetarixen artian, beti telefonua hartzen eta dei > galdu guztieri erantzuten detsezenaren famia jakat. > > Baina, nere ustez, eskuko telefonua, emailak, teknologixa barrixak etab. ez > dittuk barrixak traste barrixak diralako soilik, aukera barrixak eskeintzen > dittuelako baino eta, atzenian, ohittura barrixak eskatzen deskuezalako... > DANORI. > > Amatiño > ------------------------------------- > Esne txarreko izate hori... barri-barrixa da, ez? Zenbat denbora dala > jakin geinke ba deitzailliaren telefono zenbakixa? > > Eta ezkutuan bigarren edo hirugarren bidar deitzen badotsue? Ze, > deixa izan leike deitzailliaren interesekua edo hartzailliaren > interesekua, ez? > > Neri ez dosta inporta zenbakixa ezkutuan dabela deitzia. Inporta > dostana da tontokerixegaittik deitzia. Hori ez dot aguantatzen! > > Eskuko telefonora edozeinek edozertarako deittu leikela pentsatze > horrek jartzen nau ni esne txarreko! > > Iban > > > > > > El 2008, mar 13 , a las 13:10, Josu Mendicute escribió: > > >> On 13/03/2008, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: >> Oraintxe bertan erdi hasarratu nok Eusko Ikaskuntzatik deitu ei >> destan gazte bateaz. >> Nik normalian ez juat eskukuan telefono-deirik hartu izaten >> deitzailian zenbakixa agertzen ez badok,baina, begiratu barik hartu >> juat eta... >> Esan jetsat ez nekixala zeiñeaz niharduan berbetan eta berak, >> ostera, ni ezautu eta nere zenbakixa izan arren, bere telefonua >> ukatzen zestala. Nik berari deittu nahi izanezkero ez neukiala >> asmatzerik izango. Komunikaziñua alde bixetara izan bihar dala, >> nik ez dotela ezezauneaz berba egitten etab. etab. Tira... >> ezautzen nozue. >> >> Atzenian, ezebez. Nik pentsau najeikek Eusko Ikaskuntzak zelan >> jardun leikian hain ganora gitxiaz eta berak pentsauko jok esne >> txarreko zahar bat naizela. Eta, bihar bada, bixok jaukagu errezoia. >> >> >> Ba... ni esne txarreko kakaumia naiz orduan. Zurekin!! >> Josu. >> >> >> >> >> >> Amatiño >> >> >> >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak- >> [EMAIL PROTECTED] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak- >> [EMAIL PROTECTED] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > ------------------------------------------------------------------------ > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
