Ez najuan uste blogian jarritakua hemen errepikatu biharrik zeguanik... Baina, tira, bistan daok baietz. Hona gaurkua:
ASMATU
Euskal zientzilari ezagunari leporatzen zaio esaldi hau: "Euzko
Alderdi Jeltzalea da han-hemenka nora ezean aritu ostean une erabakigarrietan
beti asmatzen duen alderdia".
Auskalo egia den ala ez, baina EAJk asmatu egin zuen 1917n
(Lausana), 1932n (Aberri Eguna) edo 2005an (Konstituzio Ituna), Europaren
aldarria egin zuenean. EAJk asmatu egin zuen 1936an, Frente Popularrarekin
batera eskuinaren kontra jaiki eta, faxismoaren eta demokraziaen artean,
demokraziaren alde egin zuenean. Agirre lehendakariak esan bezala: Nos culparán
de nuevo según les toque el turno. No importa... Hemos luchado entre la
libertad que queremos alcanzar como nuestra y la revolución que, entorpeciendo
su logro, es ajena a nosotros.
EAJk asmatu egin zuen 1977an, Txibertan, ETAri aurre egin eta
euskal gizartea erakundetzearen erronkari ekin zionean. Asmatu zuen bezala
1979an, Gernikako Estatutua negoziatzeaz gainera, zenbaitek zaharkitutzat
gutxietsitako kontzertu ekonomikoa burujabetzaren zutabetzat aldarrikatu
zuenean.
EAJk asmatu egin zuen 1986an, barne-zatiketaren osteko
abertzaletasun sabindarraren kriseiluari eutsi zionean. Eta seguru gero Iñigo
Urkulluk erabat asmatu zuela azken Aberri Egunean, inork zer esango zain egon
barik EAJk euskal gizartearen ardatz izaten jarraitu nahi duela argitu zuenean.
Zer gerta ere, eskarmentu handia du EAJk. Ondotxo daki jendeak
noiz erantzun dion eta noiz ez. Eta jendearen onespena lortzeko formula
asmatzeko historia errepasatu besterik ez dago. Historiarik ez duenari ezin
zaio atzera begiratzerik eskatu. Baina historia arrakastatsuaren jabe denari
nekez barka dakioke bere aurrekoen ondareari muzin egitea.
Amatiño
________________________________
De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Imanol Trebiño
Enviado el: lun 31/03/2008 0:09
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Ziklua amaittu
Amatiñok:
"zerrenda honetan izango nozue hemendik aurrera be"
Lehen zure prentsako artikuluak hemen be leitzen genittun, oin, edo blogean
izango dozuz, edo periodikua erosi behar. Tira, ez haiz aberastuko horregatik
baina... botaizuz hona be bai :-)
Trebi.
----- Original Message -----
From: Amatiño <mailto:[EMAIL PROTECTED]>
To: [email protected]
Sent: Sunday, March 30, 2008 9:10 PM
Subject: [eibar] Ziklua amaittu
Amaia Urberuaga nere lagun australiarrak diñuanez, Australian ba ei
daok "a 7 year itch" esaeria, lan-zikluak zazpi urte iraten dabela esateko
edo, zazpi urtetik behin edo, beti be komegarrixa dala biharrez aldatzia
adierazteko.
Bapo. Ba nere "7 year itch" ziklua EAJn komunikaziño-arluan bihar
amaittuko dok eta jubilatzeko barrena urte bi falta jatazenezkero, komunikaziño
enpresa bat sortu juat eta hurrengo urtietan ahaleginduko nok bezeruak topatzen.
Halandabe, zerrenda honetan izango nozue hemendik aurrera be.
Amatiño
Arrateko Amari: [EMAIL PROTECTED] ahaztu eta [EMAIL PROTECTED] ipini.
Barririk jartzen dotenian abixauko detsuet.
________________________________
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
