EAJek asmatu egin zuen "euskal gizartea erakundetzearen erronkan", 
klaro, vascongadetako 3 probintzietako diputazioen kontrol bideetan. 
Euskal gizartea erakunde askok zatikatzen dute, larregik. Hori asmatzea 
bada, akabo.

EAJek asmatu egin zuen obra publikotan partiduko enpresak eta dagokion 
estatu gobernuko partiduko enpresekin tratu onak lortzen (UTE, UTE y 
UTE), PP zein PSOEren "entorno"ko enpresekin. ETAren entornoa, Españako 
judikaturaren aurrean ezker abertzale euskaldun edo besterik barik, 
izaera euskaradun guztia izan daitekeen bezala, PNV, PSOE eta PPren 
entornoak enpresa handi, banku eta informazio taldeak dira. Argi dago 
bigarren taldekoak legalagoak eta demokratikoagoak direla, txintxoagoak 
eta abar...ja!

EAJek asmatu egin zuen AHT aurreko eztabaida ezabatzen eta gizarteari 
propaganda hutsa banatzen.

EAJek asmatu egin zuen gainontzeko alderdi politiko euskaldunak 
alboratzen eta Madrilekin tratuak lortzen.

Asmatzearen asmatzeaz eta horretan horren onak izaki, niregatik, 
EAJekoak kiniela edo loteriaren bat asmatzera dedikatuko balira hobeto. 
Beraien helburu praktikoentzat antzera (asmatu ezkero), eta euskal 
gizartearentzat, mesede.

Baina politiko jende hau, oro har, laletxe da. Denek asmatzen dute. 
Asper-asper eginda naukate.


Zorte on enpresa barrixakin, Amatiño.

Asier Arregi



Amatiño(e)k dio:
> Ez najuan uste blogian jarritakua hemen errepikatu biharrik zeguanik... 
> Baina, tira, bistan daok baietz. Hona gaurkua:
>  
>
> ASMATU
>
>
>   
>
>             Euskal zientzilari ezagunari leporatzen zaio esaldi hau: "Euzko 
> Alderdi Jeltzalea da han-hemenka nora ezean aritu ostean une erabakigarrietan 
> beti asmatzen duen alderdia". 
>
>             Auskalo egia den ala ez, baina EAJk asmatu egin zuen 1917n 
> (Lausana),  1932n (Aberri Eguna) edo 2005an (Konstituzio Ituna), Europaren 
> aldarria egin zuenean. EAJk asmatu egin zuen 1936an, Frente Popularrarekin 
> batera eskuinaren kontra jaiki eta, faxismoaren eta demokraziaen artean, 
> demokraziaren alde egin zuenean. Agirre lehendakariak esan bezala: Nos 
> culparán de nuevo según les toque el turno. No importa... Hemos luchado entre 
> la libertad que queremos alcanzar como nuestra y la revolución que, 
> entorpeciendo su logro, es ajena a nosotros.
>
>               EAJk asmatu egin zuen 1977an, Txibertan, ETAri aurre egin eta 
> euskal gizartea erakundetzearen erronkari ekin zionean. Asmatu zuen bezala 
> 1979an, Gernikako Estatutua negoziatzeaz gainera, zenbaitek zaharkitutzat 
> gutxietsitako kontzertu ekonomikoa burujabetzaren zutabetzat aldarrikatu 
> zuenean.
>
>               EAJk asmatu egin zuen 1986an, barne-zatiketaren osteko 
> abertzaletasun sabindarraren kriseiluari eutsi zionean. Eta seguru gero Iñigo 
> Urkulluk erabat asmatu zuela azken Aberri Egunean, inork zer esango zain egon 
> barik EAJk euskal gizartearen ardatz izaten jarraitu nahi duela argitu 
> zuenean.
>
>               Zer gerta ere, eskarmentu handia du EAJk. Ondotxo daki jendeak 
> noiz erantzun dion eta noiz ez. Eta jendearen onespena lortzeko formula 
> asmatzeko historia errepasatu besterik ez dago. Historiarik ez duenari ezin 
> zaio atzera begiratzerik eskatu. Baina historia arrakastatsuaren jabe denari 
> nekez barka dakioke bere aurrekoen ondareari muzin egitea.
>
>             
>
>                Amatiño

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to