Nik hiztun onak eta txarrak, danetik izan jittuat Legarre inguruan, 
baiña hutsik egin barik beti esan izan juek Kalamua, Kalamuako, 
Kalamuara.... Eta "Ondarrua"kin beste hainbeste. Ondarruako itsaso 
bazterra... Ondarruara najoiak, Ondarruatik natok...

Serafin

Asier Sarasua(e)k dio:
> leire narbaiza arizmendi(e)k dio:
>   
>> Donostia berbiakin be Eibarren entzutze da Donostittik, 
>> Donostira....Kasu bera da. Uste dot "a" hori errez galtzen dala (Ondarru 
>> da kasua)
>>     
>
> Ez dot uste kontu bardiña diranik, Donostia eta Kalamua.
>
> Eibarren ondo-ondo deklinatzen doguz toponimuak.
>
> Batetik, Ondarrua, Ermua, Bizkaixa... estilokuak
> Bestetik Donostia, Getarixa, Zumaixa... estilokuak
>
> Lehelenguetan -a galdu eitten da: Ondarrura, Ermutik, Bizkaiko...
> Bigarrenguetan ez: Donostiara, Getarixatik, Zumaixako...
>
> Eibarren ondo bereizten dira horrek kasuan.
>
> Baina Kalamua?
> Kalamua bixetara erabiltzen da. Baitta hiztun onak be.
> Hor beste zeozer dago.
>
> Asier
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
>   


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to