Leire:

Imanolen alde atera behar dut. Ez, inola ere, buruzapiaren alde, baina
bai nolabaiteko erlatibismoaren alde: Trebi ari zitzaizun esaten gaia
oso konplexua dela, eta europarrok geure printzipioak unibertsaltzat
hartzeko joera daukagula sarritan.
Dena dela, ez naiz eztabaidetan sartuko: nobela potoloak maite
dituzunez, bat gomendatuko dizut, gai honetaz ari dena (beste gauza
askoren artean), eta dudarik gabe zer pentsatua emango dizuna:
"Elurra", Orhan Pamuk azkenaurreko Nobel saridunarena.

X.

El 07/04/2008, a las 12:58, leire narbaiza arizmendi escribió:

 imanol, nik arpegixa aittatu dot. Uste dot titixak, orkatilla, burua,
edo ukondua, bardin desta ez dirala bardiñak.arpegixa tapatzia
personalidadian ukaziñua da. Arpegi barik edozein gara! Persona bat
eskuengaittik edo ibilkerangaitik ezagutzeko, oso ezagutza sakona
eduki behar da.
 Guk musua agerixan eruan bihar dogu: jarri pasamontañas bat eta
ikusiko dozu nora eruaten zaittuen!
 Begixak baiño ez bistan, eta kalian ibiltzeko derrigorrekua dalako.
Bestetik, nik ez neuke nahiko kamiseta barik ibiltzia, zuek ibiltzen
zarien moduan. Neretako oso deserosua da sujetadore barik ibiltzia,
eta mendixan eta ibiltzeko, duda barik, hobeto jantzitta. Nik ez dot
bularran gaiñian berbarik egin, gaiñera
 Takoien gaiñian egin dozue berba. Beti pentsatu izan dot dominaziño
forma bat zirala, "edertasunan" izenian, motzian lotzeko eta
askatasuna kentzeko erabiltzen diran baliabide insanuak.
 Barrua irauli egin jatan! sentitzen dot zuk holan ez pentsatzia!
gaiñera uste dot horrek askatasunakin zerikusi gitxi dakala, Luistxok
esan daben moduan, erlijiñuak INPOSATUTAKo zeozer bada.
 leire


2008/4/7, Elena Laka <[EMAIL PROTECTED]>:Leire,
antzerako gauza bat pasatu jata neri gaur goizean, nere aurretik
emakume bat zoiala, kriston takoiekin! Zapata abotinatuak zaroiazen,
zuriak eta beltzak, oso modernoak (eta segurasko garestiak), takoi
fin-fin batekin, hamar bat zentimetro kalkulatu dizkiot.
Takoi horiei esker neskak 1,70 zentimetro ingurura iristen zen, baina
ozta-ozta zoian oinez.
Nik, alta izateari sekula bentajarik topatu ez dotsadala, zuk moduan
pentsatu dot: zer egin ote daben andra honek gaizki goizean goizetik
takoi torturatzaile horiekin joan beharra izateko.
Neu be, inpaktatuta.
 

 
Elena

----- Original Message -----
From: leire narbaiza arizmendi
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Friday, April 04, 2008 8:33 PM
Subject: [eibar] arpegixa tapauta

Oinrxe bertan, etxera nentorrela, emakume bat ikusi dot belo
baltzakin, eta arpegixa tapauta. Inpresiño haundixa egin desta,
nahiz eta Jordanian egon giñanian halako asko ikusi.
Gaiñera, jemde askok kontauta zestan, baitta Elenan blogian be.
Baiña Eibarren ikustia.....Barruak bueltia emon desta. Emakume
dignidadia erasotuta sentidu dot.
arpegixa gure identidadian ikurra da. Ze pekatu egin dau andriak
arpegixa tapau bihar izateko? Hain ezdeusak gara? Hain lotsagarrixa
gure arpegixa?
Ez dot aitzen, benetan
leire, inpaktauta


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  
[EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
 Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  
[EMAIL PROTECTED]
 izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

 Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
<ATT228801.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to