> > > >Dena den, erlijioak edota zentzu zabalean kulturak, asko inposatzen > >du. Dudarik ez dago. > > > >eneko > > Luistxok: > Atzo ikusi neban La Salle ikastetxe erlijiosoko irteeran, neska bat zapi > musulman horrekin. Ikaslien autobusera zoian, pentsatzen dot bertako ikaslia > izango zala.
La Sallen ikasittakua naizen aldetik, beste garai batzukin konparatuta oso aldatuta dagola uste dot. Lehenik, La Salle ikastetxe erlijiosua dan neurrixan, erlijio irakasgaia danok emon genduan, baina irakasgai horretan munduko beste hainbat erlijiori buruzko gauzak be ikasi genittun. Bigarrenik, eliz-ospakizunak ein izan dittugu, baiña bertan parte hartu nahi ez zebanak aukera zekan beste zeozer eitteko. Horretara, ikastetxe erlijiosua bai, baiña beste erlijioekiko errespetu osoz (eurei buruzko gauzak be kontau zeskuela diñot). Eta, hirugarrenik, Eibarko La Salle ikastetxe pribatua da, baina kontzertatua. Horrek nolabaiteko izaera publikoa ematen dio. Bertan 6 urtez estudiatu ondoren, ez nau harritzen zapi musulmandun neska batek bertan estudiatzea. j.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
