Eibarko Aralarrek pasatu desta mezu hau. Asier
------ http://eibar.org/albisteak/errebaleko-merkatu-berriari-alegazioak/ Apirilaren 23an amaituko da Errebaleko merkatu berriari alegazioak egiteko epea. ARALAR alderdiak zenbait alegazio aurkeztuko ditu eta datorren astean bilera ireki bat egingo du Kulturalean herritarrei proiektuaren berri emateko eta alegazioak prestatzeko. Errebaleko merkatu berriaren lanek aurrera jarraitzen dute. Lehenengo gauza bat agindu eta beste bat egiteko asmoa dago. Lurra pribatizatu egin da. Agindutakoa ez da betetzen. Kontuak ez daude argi. Eibarko Aralar alderdiak bilera bat egingo du datorren asteazkenean gai hau herritar guztien aurrean lantzeko: Gaia : ERREBAL Center Tokia: Arrate Kultur Elkartea Eguna : Apirilak 16 Ordua : Arratsaldeko 7:00etan Herritar guztiak daude gonbidatuta. Alegazioak aurkezteko epea 10 egun barru amaitzen da eta zenbat eta gehiago aurkeztu presio gehiago ahal izango da. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
