Atzo Bilbon, Fever-en, The Hives taldea ikusentzuten. Izugarria. Taldearen
bideo bat:
http://www.youtube.com/watch?v=UsazuAL1J70
Eta hemen atzo El Correok argitaratutakoa:
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/ocio/gps/musica/110408/musica-the-hives.html

Trenean joan bihar nintzen Boluetara (bertan dago Fever). Tiketa hartu,
estaziora sartu eta... ostras pedrin! Kontzerturako sarrera etxian! Orduan
pentsatu neban Durango edo Zornotzan utzi kotxia, eta astelehenian Leioatik
bertara Bizkaibusa hartzia. Durangon autoa utzi eta trena hartzeko ez zidan
denborarik ematen, eta Zornotzan ez neban aurkitu aparkalekurik. Boluetara
kotxian.

Bi aukera neuzkan:
1. garagardo batzuk hartu eta Bergarako lagun baten autuan bueltatu, eta
astelehenerarte bertan utzi nere kotxia.
2. garagardorik hartzekotan gabaren hasieran (10etan zan kontzertua), eta
fin-fin bueltatu gero, gidatzen.

Zorionez bigarren aukera hartu neban. Oraintxe komentatu dit Bergarako
lagunak: justu kotxia aparkatuta euki neban tokixan...
"Un vehículo calcinado y otros dos con daños, en un incendio intencionado en
Bolueta". El Correon, bideo eta guzti:
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080412/local/vehiculo-calcinado-otros-danos-200804121128.html

Pare bat trago hartu ezkero, seguraski nere auto maitia erreta egongo zan
gaur. Ospatzera noa, ondo pasa asteburua.
j.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to