Leku egokiagoa da  Etxebarrin  kotxea ixtea eta Bilbo inguruetara  metroz  
heltzea  edo sartzea.  Egin proba ( nahi badozu).

Boluetan asteburuetan jendea, gazte-gaztetxoak (16tik gorakoak)  desfasata  
ibilten dira.

Etxebarrin,  metroan,  etxera bueltan ganorabakoen jarrerak  ikusi   izan ditut 
negu hontan.

Inoiz ikusi ditut   ertzainak eta segurtasuneko  langileak  gaueko 
ordu-zeretan, Boluetan  eta  Etxebarrin   tipo batzuk orma kontran jarrita, 
neurriz kanpo ibiltzeagatik. Hotzari  aurre egiten.

Pozten naz dana ondo   egoteaz.


Bertoko



  ----- Original Message -----
  From: Josu Mendicute
  To: Eibartarrak zerrenda
  Sent: Saturday, April 12, 2008 8:54 PM
  Subject: [eibar] Trago pare bat hartu ezkero, kotxia sutan


  Atzo Bilbon, Fever-en, The Hives taldea ikusentzuten. Izugarria. Taldearen 
bideo bat:
  http://www.youtube.com/watch?v=UsazuAL1J70
  Eta hemen atzo El Correok argitaratutakoa:
  
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/ocio/gps/musica/110408/musica-the-hives.html

  Trenean joan bihar nintzen Boluetara (bertan dago Fever). Tiketa hartu, 
estaziora sartu eta... ostras pedrin! Kontzerturako sarrera etxian! Orduan 
pentsatu neban Durango edo Zornotzan utzi kotxia, eta astelehenian Leioatik 
bertara Bizkaibusa hartzia. Durangon autoa utzi eta trena hartzeko ez zidan 
denborarik ematen, eta Zornotzan ez neban aurkitu aparkalekurik. Boluetara 
kotxian.

  Bi aukera neuzkan:
  1. garagardo batzuk hartu eta Bergarako lagun baten autuan bueltatu, eta 
astelehenerarte bertan utzi nere kotxia.
  2. garagardorik hartzekotan gabaren hasieran (10etan zan kontzertua), eta 
fin-fin bueltatu gero, gidatzen.

  Zorionez bigarren aukera hartu neban. Oraintxe komentatu dit Bergarako 
lagunak: justu kotxia aparkatuta euki neban tokixan...
  "Un vehículo calcinado y otros dos con daños, en un incendio intencionado en 
Bolueta". El Correon, bideo eta guzti:
  
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080412/local/vehiculo-calcinado-otros-danos-200804121128.html

  Pare bat trago hartu ezkero, seguraski nere auto maitia erreta egongo zan 
gaur. Ospatzera noa, ondo pasa asteburua.
  j.



------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to