Zorionak danori !!! Ni behintzat zerrenda honetara sartu nintzan nere euskera potrosua hobetzeko asmoz. Orduan kanpuan ibili ta gero ikasten, hobeto idazten neban inglesez euskeraz baño. Oiñ ez bata ez bestia. Baña beste gauza asko ikasi ditxuraz zerrenda honeri esker, batez be informatika arlokuak Zerrenda honetako kide batek gomendatu zeztan zein modem erosi eta nori hartu konekziñua, (eta zortzi urte daroiagu euskeraz ere daon uef peitx batekin).
Ba hori, asko ikasi doula honekin Luistxo! Biba gu!! Ander Arroitajauregi Luistxo Fernandez(e)k dio: > Duela hamar urte, mezu hau bidali nuen posta elektronikoz: > > >> Gauza bat aurkitu dut Interneten: posta- zerrendak doan sortzeko makina! >> probatzeko Eibartarrak zerrenda sortu dut eta apuntatu zaituztet por el >> morrazo. Harpidedunak gara: Luistxo, Oier, Garikoitz eta Maialen Araolaza, >> Eneko Agirre, Juanan Armentia eta Juanito Etxenike (hau Irungo kolega bat >> da). Printzipioz proba bat da hau... >> > > Hamar urte igaro dira. Hemen gaude. 99 harpidedun gaur. Gonbidatu lagunen bat > ehunera iristeko! http://eibar.org/eibartarrak-zerrenda > > Findmail eta Makelist izeneko bi zerbitzu paraleloren gainean sortu zen > Eibartarrak zerrenda 1998 urteko apirilean. Zerbitzu aldaketa batzuen > ondoren, 2004. urtean Postaria zerbitzura igaro zen zerrenda, eta Gmane > izeneko artxibatze sistemara migratu genuen ordura arteko artxiboa. > http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/ > Migrazio horretan, zenbaketa eta data-nahasketa batzuk gertatu ziren, baina > lehen mezuen haria hau da: > > http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/417 > > Lehen mezuaren data okerra da, baina 2. erantzunetik aurrera, apirilaren 18ko > data ikusten da. Ez nago seguru lehen mezua egun horretakoa izango zen, ala > lehenagokoa, baina tira, har dezagun apirilaren 18a zerrendaren jaiotza-egun > gisa. > > Ez zen izan Eibartarrak euskarazko lehen > <http://eu.wikipedia.org/wiki/Posta-zerrenda>posta-zerrenda. EKBren eskutik, > EuskaraZ zerrenda sortua zen 1996. urtean Eusnet elkartearen eskutik. Baina > ibilbide gorabeheratsu baten ondoren, zerrenda hura desagertua dago > aspalditik. Lehenago oraindik, Interneteko lehen euskal baliabidea Basque-L > zerrenda izan zen, 1993ko abenduan sortua, eta nagusiki ingelesez > funtzionatzen zuena aurreko hamarkadan. Ez nago seguru Basque-L bizirik > dagoen ala ez, ezta ere hara harpidetzeko modurik baden. > > baina gu hemen gaude, eta lagun batzuk elkartuko dira gaur, zerrendari esker, > TomTom nabigazio sistema euskaratzeko > > aupa gu! > > Luistxo > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > __________ Información de NOD32, revisión 3036 (20080418) __________ > > Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system > http://www.nod32.com > > > > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
