Badakizue, atzo hillak 18, eibartarrrak zerrendan urteurrenian Toribio, bai
gure San Toribio, hil zala Caracasen 68xan?
Seiñale bat da, hala diñot, bere adbokaziño pian gagoz!!
San toribio, otoitz gure alde, atzokuaz gero bihar dogu-eta!
leire, ajiakin


2008/4/19, bertoko <[EMAIL PROTECTED]>:
>
> Zorionak, egun seiñalatu honetan.
>
> Ekitaldi hau  ez dakit noizkoa  dan.
> http://mx.youtube.com/watch?v=xO0gSJGJ7Fs, baina  helbide honetan,
> http://www.badihardugu.com/
> hauxe dator
> "Baina zeren komunzki, hala eskribatzea, nola mintzatzea, nori berea
> iduritzen baitzaika hoberenik eta ederrenik (...), egizu zuk zeure
> moldera,
> eta zure herrian usatzen eta segitzen den bezala. Zeren halatan, ez
> litzateke euskara hain labur, eskas eta ez hertsi, nola munduak uste
> baitu,
> eta baitadauka, dela."
> Gero, P. Axular
>
> Euskerarentzako pausu handi bat.
>
> Bertoko.
>
> PS:
> Ondo-ondo izan asteburua.
>
> ----- Original Message -----
> From: "ander" <[EMAIL PROTECTED]>
> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
> Sent: Friday, April 18, 2008 8:45 AM
> Subject: Re: [eibar] 10 urte hemen
>
>
> Zorionak danori !!!
>
> Ni behintzat zerrenda honetara sartu nintzan nere euskera potrosua
> hobetzeko asmoz.
> Orduan kanpuan ibili ta gero ikasten, hobeto idazten neban inglesez
> euskeraz baño. Oiñ ez bata ez bestia.
> Baña beste gauza asko ikasi ditxuraz zerrenda honeri esker, batez be
> informatika arlokuak
> Zerrenda honetako kide batek gomendatu zeztan zein modem erosi eta nori
> hartu konekziñua, (eta zortzi urte daroiagu euskeraz ere daon uef peitx
> batekin).
>
> Ba hori, asko ikasi doula honekin Luistxo!
>
> Biba gu!!
>
> Ander Arroitajauregi
>
>
>
>
> Luistxo Fernandez(e)k dio:
> > Duela hamar urte, mezu hau bidali nuen posta elektronikoz:
> >
> >
> >> Gauza bat aurkitu dut Interneten: posta- zerrendak doan sortzeko
> makina!
> >> probatzeko Eibartarrak zerrenda sortu dut eta apuntatu zaituztet por el
> >> morrazo. Harpidedunak gara: Luistxo, Oier, Garikoitz eta Maialen
> >> Araolaza, Eneko Agirre, Juanan Armentia eta Juanito Etxenike (hau
> Irungo
> >> kolega bat da).. Printzipioz proba bat da hau...
> >>
> >
> > Hamar urte igaro dira. Hemen gaude. 99 harpidedun gaur. Gonbidatu
> lagunen
> > bat ehunera iristeko! http://eibar.org/eibartarrak-zerrenda
> >
> > Findmail eta Makelist izeneko bi zerbitzu paraleloren gainean sortu zen
> > Eibartarrak zerrenda 1998 urteko apirilean. Zerbitzu aldaketa batzuen
> > ondoren, 2004. urtean Postaria zerbitzura igaro zen zerrenda, eta Gmane
> > izeneko artxibatze sistemara migratu genuen ordura arteko artxiboa.
> > http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/
> > Migrazio horretan, zenbaketa eta data-nahasketa batzuk gertatu ziren,
> > baina lehen mezuen haria hau da:
> >
> > http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/417
> >
> > Lehen mezuaren data okerra da, baina 2. erantzunetik aurrera, apirilaren
> > 18ko data ikusten da. Ez nago seguru lehen mezua egun horretakoa izango
> > zen, ala lehenagokoa, baina tira, har dezagun apirilaren 18a zerrendaren
> > jaiotza-egun gisa.
> >
> > Ez zen izan Eibartarrak euskarazko lehen
> > <http://eu.wikipedia.org/wiki/Posta-zerrenda>posta-zerrenda. EKBren
> > eskutik, EuskaraZ zerrenda sortua zen 1996. urtean Eusnet elkartearen
> > eskutik. Baina ibilbide gorabeheratsu baten ondoren, zerrenda hura
> > desagertua dago aspalditik. Lehenago oraindik, Interneteko lehen euskal
> > baliabidea Basque-L zerrenda izan zen, 1993ko abenduan sortua, eta
> > nagusiki ingelesez funtzionatzen zuena aurreko hamarkadan. Ez nago
> seguru
> > Basque-L bizirik dagoen ala ez, ezta ere hara harpidetzeko modurik
> baden.
> >
> > baina gu hemen gaude, eta lagun batzuk elkartuko dira gaur, zerrendari
> > esker, TomTom nabigazio sistema euskaratzeko
> >
> > aupa gu!
> >
> > Luistxo
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [EMAIL PROTECTED]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> >
> > __________ Información de NOD32, revisión 3036 (20080418) __________
> >
> > Este mensaje ha sido analizado con  NOD32 antivirus system
> > http://www.nod32.com
> >
> >
> >
> >
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to