Orain urte batzuk bili ginen kotxearekin bueltaka Estatu Batuetako
mendebalde horretan eta benetan lurralde zoragarria da. Yellowston piskat
iparraldera geratzen da baina natura (bizi-bizia!) eta animaliak (buffaloak
non-nahi) maite badituzu ikusgarria da. Utah-ko canyon-ak harrigarriak dira
(Bryce Canyon adibidez), koloretsuak eta erabat desberdinak batetik bestera.
Grand Canyon eta Las Vegas Amerikari "neurria" hartzeko ezinbestekoak dira.
Guk Monument Valley, Death Valley eta Yosemitera ere jo genuen, baina aukera
izugarri zabala da, eta joaten zarela joaten zaren tokira zientoka milla
egingo dituzu, errepide zuzen eta amaigabeetan barrena, paisaia
haaaandiiaaaakk bezain ederrak. Zerrendakide batzuk ere badute eskarmentu
piska bat paraje horietan. Aber zer dioten.
oier.

On Mon, Jun 16, 2008 at 11:02 PM, Roko <[EMAIL PROTECTED]> wrote:

> Aupa,
>
> uztailan Amerikara joango gara Washingtonean Majaren ahizpa bisitatzeko.
> Han
> gero autoz Amerikaren mendebaldera joan nahi dugu. Orain gure bidea
> antolatu
> dugu. Badaukazue ikusteko/bisitatzeko gomendiorik?
>
> Roko
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to