Roko:

>uztailan Amerikara joango gara Washingtonean Majaren ahizpa bisitatzeko. Han
>gero autoz Amerikaren mendebaldera joan nahi dugu. 

Ea, irteera puntua: Washington DC ala Washington State (Seattle eta)?
eta iritsiera puntua... Mendebaldea? LA, SF, Seattle?

Oier A.:


>Orain urte batzuk bili ginen kotxearekin bueltaka Estatu Batuetako mendebalde 
>horretan eta benetan lurralde zoragarria da. Yellowston piskat iparraldera 
>geratzen da baina natura (bizi-bizia!) eta animaliak (buffaloak non-nahi) 
>maite badituzu ikusgarria da. Utah-ko canyon-ak harrigarriak dira (Bryce 
>Canyon adibidez), koloretsuak eta erabat desberdinak batetik bestera. Grand 
>Canyon eta Las Vegas Amerikari "neurria" hartzeko ezinbestekoak dira. Guk 
>Monument Valley, Death Valley eta Yosemitera ere jo genuen, baina aukera 
>izugarri zabala da, eta joaten zarela joaten zaren tokira zientoka milla 
>egingo dituzu, errepide zuzen eta amaigabeetan barrena, paisaia 
>haaaandiiaaaakk bezain ederrak. Zerrendakide batzuk ere badute eskarmentu 
>piska bat paraje horietan. Aber zer dioten.
>oier.

Nik ere Oierrek ezagututako paraje horietako batzuetan egonda nago Far West 
horretan. Berak bezalatsu, Utah-ko parke naturalak eta Las Vegas gomendatuko 
nituzke batez ere.

Yosemite jendez gainezka egongo da, baina ederra da. Yosemitera ekialdetik 
hurbilduz gero, parke nazional ezaguna baino lehenago, oso ederra da eta 
jenderik gabe aurkituko duzue Mono lakuaren ingurua:
http://www.tagzania.com/user/luistxo/mono
Mono lakua basamortu batean dagoen laku bolkaniko, gazia eta hiper-alkalinoa 
da, baina handik apenas 15 minutura laku alpino berde batzuk ere badaude. 

Ez dut uste nire seme-alabek sekula ahaztuko dituztenik (ezta nik ere) Mono 
lakuko euliak (ikus http://www.flickr.com/photos/luistxo/233000256/ ), munduko 
izaki bizidun harrigarrienetako batzuk (jangarriak gizakiarentzat, larbak 
direnean).

Mendebaldeko hiri handietan, niri San Francisco baino gehiago gustatu zait Los 
Angeles. SF apur bat europarragoa da, baina hiri europarrak ikusteko bat ez doa 
Ameriketara. LA, basatiagoa da, amerkinoagoa, neurrigabea guztiz. Los Angelesen 
Downtown ingurua ikusteko modukoa da http://www.tagzania.com/item/24019, eta La 
Brea aldea ere bai http://www.tagzania.com/item/24025 (hau umeekin ikusteko 
halaber, baina zuek ez duzue ezta?). Hollywood edo Sunset Boulevard-ek ez du 
merezi horrenbeste.

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to