Zurea blog bat da, euskaraz, eta blogosferatik kanpo inongo motorrik ez
duena (irratian aipatu izan dute, baina non? blogosferari buruzko
irratsaioan). Eta hala ere 1000 bisita. Eitb24.com (supongo web horretaz ari
zarala) irrati eta telebistako albistegi guztietan promozionatzen dute,
egunero. Euskaraz eta gazteleraz. Audientzia bere webgunera arrastratzen
saiatzen da, eta 650.000 bisita lortu ditu (2 miloi orri erakutsi, baina
bisitak, 650.000, OJDren arabera).

Blogak ez horrenbeste, baina nere fotologak, lagunekin pitokeriak
konpartitzeko baino ez denak, 300 bisita ditu egunero, horretara, 9000
hilean. Nire fotologak bezain beste bisita jasotzen dituzten beste 70
fotolog seguru badaudela Euskadin. ¿70 fotolog=eitb24.com?. Hainbesterako
da? Horrela esanda, badirudi ezetz.

15 urtetik gorakoen %47a konektatzen da internetera
http://www.eustat.es/elem/ele0000800/tbl0000802_e.html

Hau da, milloi bat internauta EAEn. Beraz, jakin badakigu gutxienez 350.000
(Euskadiko internauten %35a) ez dela azken hilabetean eitb24.com-en sartu.
Baina kalkulatzen dut eitb24.com bisitatzen dutenetatik asko egunero (edo
egunean bizpahirutan) bisitatzen dutela. Kalkulatu ezkero bisitariak egunean
behin sartzen direla, 650.000 bisita / 30 egun= 22.000 bisitari desberdin
ateratzen zaizkit. Hala balitz, EAEko internauten %2az ariko ginateke!

Boteprontoan botatako kalkuloak dira, ez dakit errealitatean islatzen diren.
Baina kalkulkulu hauekin...
-Bisitariak, bataz beste, egunero sartzen badira, EAEkointernauten %2 inguru
dira.
-Internauta gehiago sartzen badira, ez dira egunero sartzen.

Inork datu zehatzik badu nire kalkuluak zein desegokiak diren esateko, hobe.
j.





2008/6/17 leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]>:

> Lehengo egunian entzun neban eitb.com-ek hillabetian 2 millioi sarrera euki
> dittuala. Hasieran, asko pentsau jatan, baiña gero nere blogeko gauza batzuk
> ikusten, jakin neban nere blogian 1000 sarrera egon zirala hillabete baten.
> Kontuan izanda nere bloga txikixa dala, euskera hutsian, eta ez daguala
> barrik emoten, gitxi eritxi netsan eitb-kuari.
> Eibar.org-k zenbat jasotzen dittu?
> zueri zer iruditzewn jatzue?
> leire
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to