Ez dakit OJDk zer dion, baina Alexan diariovasco.com eitb24.com-en doble
dabil.
josu.

2008/6/17 Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]>:

> Zurea blog bat da, euskaraz, eta blogosferatik kanpo inongo motorrik ez
> duena (irratian aipatu izan dute, baina non? blogosferari buruzko
> irratsaioan). Eta hala ere 1000 bisita. Eitb24.com (supongo web horretaz ari
> zarala) irrati eta telebistako albistegi guztietan promozionatzen dute,
> egunero. Euskaraz eta gazteleraz. Audientzia bere webgunera arrastratzen
> saiatzen da, eta 650.000 bisita lortu ditu (2 miloi orri erakutsi, baina
> bisitak, 650.000, OJDren arabera).
>
> Blogak ez horrenbeste, baina nere fotologak, lagunekin pitokeriak
> konpartitzeko baino ez denak, 300 bisita ditu egunero, horretara, 9000
> hilean. Nire fotologak bezain beste bisita jasotzen dituzten beste 70
> fotolog seguru badaudela Euskadin. ¿70 fotolog=eitb24.com?. Hainbesterako
> da? Horrela esanda, badirudi ezetz.
>
> 15 urtetik gorakoen %47a konektatzen da internetera
> http://www.eustat.es/elem/ele0000800/tbl0000802_e.html
>
> Hau da, milloi bat internauta EAEn. Beraz, jakin badakigu gutxienez 350.000
> (Euskadiko internauten %35a) ez dela azken hilabetean eitb24.com-en sartu.
> Baina kalkulatzen dut eitb24.com bisitatzen dutenetatik asko egunero (edo
> egunean bizpahirutan) bisitatzen dutela. Kalkulatu ezkero bisitariak egunean
> behin sartzen direla, 650.000 bisita / 30 egun= 22.000 bisitari desberdin
> ateratzen zaizkit. Hala balitz, EAEko internauten %2az ariko ginateke!
>
> Boteprontoan botatako kalkuloak dira, ez dakit errealitatean islatzen
> diren. Baina kalkulkulu hauekin...
> -Bisitariak, bataz beste, egunero sartzen badira, EAEkointernauten %2
> inguru dira.
> -Internauta gehiago sartzen badira, ez dira egunero sartzen.
>
> Inork datu zehatzik badu nire kalkuluak zein desegokiak diren esateko,
> hobe.
> j.
>
>
>
>
>
> 2008/6/17 leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]>:
>
>> Lehengo egunian entzun neban eitb.com-ek hillabetian 2 millioi sarrera
>> euki dittuala. Hasieran, asko pentsau jatan, baiña gero nere blogeko gauza
>> batzuk ikusten, jakin neban nere blogian 1000 sarrera egon zirala hillabete
>> baten. Kontuan izanda nere bloga txikixa dala, euskera hutsian, eta ez
>> daguala barrik emoten, gitxi eritxi netsan eitb-kuari.
>> Eibar.org-k zenbat jasotzen dittu?
>> zueri zer iruditzewn jatzue?
>> leire
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to