Pasatako astian pare bat bidarretan ikusi dot satelite bidezko telebista
frantsesdunetan. Quebeceko Aberri Eguna ospatzen zan eta horren kontura musika
kontzertu "erraldoiak" antolatu zeben -gaur egun Bilbon jaixetan Kobeta Mendin
edo lehen Gaseko Parkean egitten zeben lez- gero telebistaz emititzeko.
Egingo ziran, diñot nik, gero, bestelako ospakizun politikoagoak, baina
halako aktu popularrak eta atseginak be baziran. Euskal Herrixan badirudi oin
"puntan" izan behar garela, "pioneroak" izan behar garela ikerketetan eta gauza
askotan... bai, baina nik enbidiaz ikusten neban.
._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.