besarkada haundi-haundi bat familixa guztiari, gehixenbat Margariri eta 
Kepari.

Asier


Jorge Cruceta(e)k dio:
>  
>  
> 
> Kaixo adiskideak!
> 
>  
> 
> Idatzi hau nire heriotza gauzatzerakoan zuei bidaltzeko prestatua izan 
> da, eta jaso duzuenez, azken hatsa emana izango dut jada.
> 
>  
> 
> Zuekin igarotako nire bizitzaren pasarteetan eginiko laguntza eskertu 
> nahi dizuet, eta zuek ezagutzeko eta tratatzeko aukera izatea -adeitasun 
> formulak alferrekoak ditut oraingoan-  niretzat ohore handi bat izan 
> dela aldarri.
> 
>  
> 
> Gertukoenak ditudanei azken agurrerako ekitaldiren bat egiteko asmotan 
> ba dabiltza nire desioak zeintzuk diren adierazi dizkiet. Ez dut nahi 
> inondik inora inork ez eskela edo lore koroirik edo alferreko bidaia edo 
> azaleko gasturik egitea. Zuetako norbaitek diru apur bat xahutzeko 
> aitzaki bezala erabili nahi ba nau, egin dezala Intermon Oxfam edo 
> Mugarik Gabeko Medikoen erakundeari emaitza oparo bat.
> 
>  
> 
> Eskerrik asko eta beti-arte.
> 
>  
> 
> Jorge Cruceta Olañeta
> 
> ------------------------------------------------------------------------
> ¡Atrévete con Abecedario, el juego del momento! Invita a tus contactos 
> de Messenger y demuéstrales lo que sabes Abecedario 
> <http://www.vivelive.com/abecedario>
> 
> 
> ------------------------------------------------------------------------
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to