Mezuak benetan hunkitu nau....goizian jakin dot albistia, baña mezu honen 
detayia ez neban espero...
Nere partez bebai, muxu goxo ta handi bat familixari, besarkadak, 
animuak...baña bereziki Eli ta seme-alabei Peio, Ander ta Kattalin-i



From: [EMAIL PROTECTED]: [EMAIL PROTECTED]; [EMAIL PROTECTED]; [EMAIL 
PROTECTED]; [email protected]; [EMAIL PROTECTED]; [EMAIL PROTECTED]; 
[EMAIL PROTECTED]: Thu, 28 Aug 2008 10:02:12 +0200Subject: [eibar] agurra


  
Kaixo adiskideak!
 
Idatzi hau nire heriotza gauzatzerakoan zuei bidaltzeko prestatua izan da, eta 
jaso duzuenez, azken hatsa emana izango dut jada.
 
Zuekin igarotako nire bizitzaren pasarteetan eginiko laguntza eskertu nahi 
dizuet, eta zuek ezagutzeko eta tratatzeko aukera izatea -adeitasun formulak 
alferrekoak ditut oraingoan-  niretzat ohore handi bat izan dela aldarri.
 
Gertukoenak ditudanei azken agurrerako ekitaldiren bat egiteko asmotan ba 
dabiltza nire desioak zeintzuk diren adierazi dizkiet. Ez dut nahi inondik 
inora inork ez eskela edo lore koroirik edo alferreko bidaia edo azaleko 
gasturik egitea. Zuetako norbaitek diru apur bat xahutzeko aitzaki bezala 
erabili nahi ba nau, egin dezala Intermon Oxfam edo Mugarik Gabeko Medikoen 
erakundeari emaitza oparo bat.
 
Eskerrik asko eta beti-arte.
 Jorge Cruceta Olañeta

¡Atrévete con Abecedario, el juego del momento! Invita a tus contactos de 
Messenger y demuéstrales lo que sabes Abecedario 
_________________________________________________________________
¿Quieres los emoticonos y guiños más divertidos? Descárgate Internet Explorer 
7, y consigue contenidos exclusivos cada semana. ¡Gratis!
http://www.vivelive.com/IEAK7
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to