Joan den astean esan nuen, afizio berri batekin nenbilela, eta horretarako bide informatikoak topatzea zein nekeza zen...
afizio hori zera da: Azpitituluak Euskaraz webgunean gauzatu dena. Udan, film azpititulatuak ikusteko zer egin behar zen, zer egin zitekeen ikertzen eta dokumentatzen ibili naiz, eta baita ni neu ere nire gauzatxoak itzultzen. Wall-e, Pixar estudioen azken filma, jausi zitzaidan esku artera ingelesezko bertsio orijinalean, eta, zein dialogo gutxi zuen ikusita, euskaratzea erabaki nuen. Udan zenbait pase antolatu ditut nire ume eta lagunen umeekin, eta exito bat izan da. Txiki-txikiak ez dira enteratzen, baina 10 urteko umeek euskarazko azpitituluak jarraitzeko batere problemarik ez dute. Beste film batzuekin jarraitu dut gero, eta fitxategi horiek Interneten jartzea erabaki dut, dokumentazioa ere osatuz, bide batez. Hor dago, http://www.manterola.org/azpitituluak Ekimena irekita dago, hiru osagarri nagusi ditu, eta hiruak daude zabalik: - Foroa, non mezuak eta erantzunak kargatu nahi ditezke libreki: http://www.manterola.org/azpitituluak/euskaraz - Foroa bera da, gainera, azpitituluen fitxategiak trukatzeko lekua. Han kargatu daitezke, osoki euskaratuak zein osatzeko proposamenak. - Wikia, non saiatuko gara azaltzen nola ikus daitezkeen etxean bideo originalak gainean azpitituluak euskaraz dituztela. Wikia editatzeko, erabiltzaile izen bat sortu dut, eta wikiko orri azpian iradokitzen da nola erabili. http://www.manterola.org/azpitituluak/wikia Fitxategi txikien trukea da hemen proposatzen dena: testu dokumentu arinak izaten dira azpitituluenak, eta horietxek trukatzea da koxka. Film baten Ikus-entzunezko fitxategi handientzako lekua ez da Azpitituluak Euskaraz. Etorkizunera begira ere biltegi bat ere osa daiteke, apurka apurka. Oraingoz, http://www.manterola.org/azpitituluak/osoak Hor utzi ditut umeekin batera ikus daitezkeen animazioko harribitxi batzuk: - Wall-e - Mononoke Hime, Hayao Miyazakiren 1997ko film ederra - Ponyo, Hayao Miyazakiren azkena, fantasia polit bat, Veneziako festibaletik pasatu berria. Honenbestez, inauguratutzat eman dut Azpitituluak Euskaraz. Gonbidatuta zaudete. Eibartarrak zerrendan egon izan dan gai honekin interesa aurretik ere: http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/16238/ http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/16124/focus=16208 Joan den astean ere, Dvd komertzialetatik filmak erauzteko nire zailtasunak azaltzean, Igor Leturiak eskaini zuen bere ezagutza, Dvd:rip delako tresna bat erabakitzen zuela berak. Eskatu nion pribatuan, eta bere tutorial praktikoa, dagoeneko, wikian dago: http://www.manterola.org/azpitituluak/wikia/DvdRip eskerrik asko denoi, aurrera elkarlana! jatorrizko bertsioen eta kultura trukearen alde! Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
