>Film horiek internetetik eskuratzeko loturak (e-mule, torrent...) ez dira >aipatzen. Zelan ikusten duzu hori? Foroaren erantzunetan sartzeko, edo >arazoren bat izan daitekeela eta aipatu gabe utzi? Mitxel >_____________________
Petsonalki, kargatu dituduan material horiekin ez dut jarri "kopia zehatza hemendik lor dezakezue". Zergatik? 1. Kopiak ez dira beti saretik lortzen. Pasatzen dizkizute urtebetetze festa batean edo Dvd komertzial bat erosia izan dezakezu, legalki zurea izan, eta hor ere euskarazko azpitutuluekin ikus dezakezu, filma erauzi edo ripeatzen baduzu... 2. Saretik filmak lortzeko orduan, ez dakit eMule erabiltzen, eta jende gehienak hori erabiltzen du, baina nik oraingoz horiei ezin diet laguntasunik eman. Nik Miro izeneko programa bat erabiltzen dut, eta horrekin zer egin daitekeen azaltzen saiatu naiz: http://www.manterola.org/azpitituluak/wikia/MiroTorrent 3. Honen guztiaren legaltasuna dudazkoa da, jakina. Badaezpada pertsonalki abiatu dut kontua, ez dut proposatu Eibar.org tartean jartzea. Garik GPS-arena elkartetik (zerrenda honetatik, Eibar.org ataritik) bultzatu zuen, eta akaso hori ere egin zitekeen, baina bueno, prudentzia pixka bat, eta inori leporatzen badiote errurik, neuri, eta kito. Igual emaztea nahastuko dut, ze manterola.org domeinua berea da. azpitituluak.com domeinua pertsonalki erostea txukunagoa izango zen: trakzio apur bat ikusten badut, erabiltzen dela, igual domeinu propioa jarriko diot. 4. Ez dakit oso koherentea den, baina pertsonalki igotzen dudan materialetan, edukiak legalki deskargatu daitezkeenean emango ditut loturak. Adibidez, Steal This Film 2 filmekoak itzuli ditut, eta kargatu dudan lekuan, film hori legalki nola eskuratu daitekeen ere jarri dut. http://www.manterola.org/azpitituluak/euskaraz/1221823815 Baina Mitxel, partehartze librerako dago lekua, eta hortaz, loturak ematea libre da, nahi duzuna erantzun edo gehitu Forora. Gainera anonimoa da prozesua. Libre zara, halaber, eMule nola erabiltzen den azaltzeko wikian. Sartu hemen eta ekin: http://www.manterola.org/azpitituluak/wikia/EmuleErabili Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
